Markatu gizarte xedeak zure sozietateen gaineko zergan

Lehen aldiz Nafarroako enpresek beren sozietateen gaineko zergaren % 0,7 gizarte xedeetara bideratzea erabakitzeko aukera dute. Gizarte Entitateen Plataforma osatzen dugun erakundeok pozez hartu genuen Nafarroako Parlamentuak 2021eko abenduaren 23an hartutako erabakia. Horrela, Nafarroako entitateen aldarrikapenetako bat bete da Estatuko legeriarekin parekatzeko. Estatuan, izan ere, aukera hori 2019an ezarri zen. Read more…

Batzuk badoaz, besteak badatoz.

IruZiklo-ri eman nahi diogu ongietorria. Bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan dabiltzan hainbat erakundek eta pertsonak sortutako aliantza da eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kooperatiba Integral bat eratu dute. Ekonomia zirkularrari eta kooperatibismoari eskainia da, gero eta bazkide sare handiagoa sortzeko. CicloLab Segundo Ciclo-k dinamizatua dago. Erakunde hori 2017az geroztik ari da lanean Read more…

Elkartasuna ehuntzen – Auzotik Mundura

Duela bi urtetik hona, Mugarik Gabe Nafarroa, SOS Arrazakeria, SODEPAZ eta Nafarroako REAS Sarea elkarren artean antolatu dira jatorri, profil eta adin ezberdineko pertsonen arteko topaguneak sustatzeko asmoz eta, era berean, aniztasunean eta kulturen arteko nahiz belaunaldien arteko aberastasunean oinarritutako prozesuak eraikitzeko. Bi urtean, Hegoalde Globalaren ikuspegia Hezkuntza Ez Formala Read more…

Azoka eta Merkatu Soziala

Azkenean, aurten, Ekonomia Solidarioaren Azoka egiteko aukera izan dugu, bi urte izan baitira antolatu ahal izan gabe. Beraz, berriz ere elkartu gara Autobus Geltoki zaharreko nasetan eta Geltokin. Pare bat egunez, parada ederra izan dugu berriro topatzeko, ospatzeko eta, batez ere, bestelako jarduera ekonomiko eta sozial bat posible dela ikusarazteko. Read more…

Caparrosoko Etxalde Erraldoia, hondakinen kudeaketa ilunari egindako alegazioak

Valle de Odieta SCL enpresak esnetarako behi-aziendarentzako ustiategi industrial handi bat dauka Caparrosoko udal dermioan. Etxalde Erraldoi horrek 3.500 behi inguru edukitzeko baimena jaso du, harik eta, berrikitan, Nafarroako Gobernuak 7.200 behi izateko baimena eman dion arte. Aldi berean, Hibridación Termosolar Navarra SL haren enpresa filiala arduratzen da etxalde erraldoiak Read more…

REAS Nafarroaren Jaurdunaldiak (III): Egiazko jasangarritasuna: tokikoa eta dezentralizatua

Ekonomia Solidarioak bultzatzen duen energia-eredua ikustaraztea izan zuen azken saioak ardatz. Energia berriztagarrietan oinarritua, planteamendua tokikoa, birbanatua eta deszentralizatua da, komunitate bakoitzeko beharrak kontuan hartuko dituzten prozesu parte-hartzaileak abiaraziz, eskura diren baliabideak baliatuz. Hainbat ekimen, kooperatiba eta komunitateren berri izan genuen; guztiak ere eredu eta proposamen argiak dira. Zer ibilbide Read more…

REAS Nafarroaren Jaurdunaldiak (II): Burujabetza energetikoa  eta energia eskubide gisa. Arlo indibidualetik kolektibora. 

Energia ez da edozein baliabide. Jarduera ekonomiko ororen elementu aitzindaria da. Energia, gainera, eskubide gisa aitortua izatea lortuko bada, lurraldeek beren burujabetza gauzatu beharko dute herritarren interes orokorrekin bat. Ekologistak Martxan erakundeak eta Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak, Antonio Aretxabala adituarekin batera, gauzak argi azaldu zituzten burujabetza energetikoak energia Read more…

REAS Nafarroaren Jaurdunaldiak (I): Eredu neoliberala eta greenwashing-a

Martxoaren 21ean, Nafarroako REAS Ekonomia Solidarioaren Sareak antolaturiko XV. Jardunaldiak abiarazi ziren Katakraken Eredu Energetikoez aritzeko. Lehenik, Greenpeace Nafarroa, Omal (Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia), Sustrai Erakuntza eta NEE-TEN (Nafarroako Energía Eraldatzen – Transformando la Energía de Navarra) erakundeak izan genituen hizlari eredu neoliberalaz eta greenwashing-az mintzatzeko. Omal erakundeko Gonzalo Fernándezek esan Read more…

Editoriala: Ekonomia solidario eta subiranotasun energetikoa

Ekonomia Solidarioa aberastasuna sortu eta birbanatzeko modu bat da eta, gainera, eragin onuragarria sortzen du jendearengan, bai eta diharduen komunitate eta gizarteetan ere. Modu asko eta askotarikoak ditu, baina guztiak ere Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutunarekin bat aritzen dira. Honatx sei printzipioak: Ekitatea, Lan Duina, Jasangarritasun Ekologikoa, Lankidetza, Aberastasunaren Bidezko Banaketa Read more…