Garaia da, egin ezazu Auditoretza Soziala eta erakutsi bihotza harrotasunez.
- Aurtengo erronka: datuak lehenbailehen
- ERREZA DA
- HASI BAINO LEHEN:
- NOLA HASI:
- Zure ondoan gaude
- Auditoria Sozialaren inguruko tutorial laburra (13 minutu)
Aurtengo erronka: datuak lehenbailehen
Pixkanaka, Auditoria Soziala ekonomia solidarioaren hedapen-testuinguruan garrantzi handiagoa izatea lortzen ari gara. Aurten emaitzak zabaltzeko ahalegin handiagoa egin nahi dugu. Baina, horretarako, zuen laguntza behar dugu, datuak ahalik eta lasterren izateko, akatsak zuzentzeko eta emaitzak prozesatzeko.
Urtero bezala, datuak biltzeko epea uztailaren 31n amaitzen da. Horrela, abuztuan datuak baliozkotu ahal izango ditugu eta iraileko lehen asteetan behin betiko deskarga egin ahal izango dugu materialak prozesatzeko eta lantzeko (infografiak, txostenak, itzulpenak, bereizgarriak).
Erronka hori betetzen saiatzeko, bulegotik zuen zerbitzura jartzen gara erabat, beheko atalean ikus dezakezun bezala. Zure ondoan gaude.
Datuak biltzeko kanpaina uztailaren 31n amaituko da.
ERREZA DA
HASI BAINO LEHEN:
Gomendagarria da hau irakurtzea:
NOLA HASI:
Bihotza erakutsi plataforma sartu, hemen.
Beste urte batzuetan parte hartu baduzu, sar zaitez gako berberekin (erabiltzailea: erakundearen helbide elektronikoa; pasahitzaz gogoratzen ez bazara, sakatu “pasahitza berreskuratu”)
Lehen aldia bada, sakatu ERREGISTRATU botoia, bete fitxa eta itxaron eskaera onartzen dizugun arte. Baieztapen mezu bat iritsiko zaizu.
Behin erantzuten amaitzen duzunean eta datuak baliozkotzen direnean, ez duzu kanpaina amaitu arte itxaron behar bi tresna edukitzeko:
- Zuen gizarte-auditoretzako datuen txostena.
- Infografia bat zuen gizarte-auditoretza gizarteratu ahal izateko.
Zure ondoan gaude
Jakin badakigu Auditoria Sozialak bultzada bat baino ez duela behar batzuetan. Bulegotik zure esanetara gaude zuri laguntzeko.
- Laguntza jaso ahal izateko auditoriasocial@reasna.orghelbidera idatzi edo 685517030 zenbakira deitu ahal diguzu
- Taldeka eginahal izateko kafe-saioan izena eman dezakezu (hurrengo botoia sakatu)
- Nahaigobaduzu, egunen batean gera gaitezke egiteko (Hurrengo botoia sakatu)
Auditoria Sozialaren inguruko tutorial laburra (13 minutu)
Kontuan izan bideo hau Auditoria Sozial luzerako grabatu zela. Aurten galdera gutxiago daude eta langileei ez zaizkie inkestak egin behar.
