Finantza Etikoen bidez (banka, aseguruak, kreditua), bermatua dago gure aurrezkiek gizarterako eragin onuragarria duten jarduerak finantzatzen dituztela, betiere irizpide etiko eta sozialetan oinarrituta. Dirua gizartea eraldatzeko zerbitzuan jartzea da.
Finantza Etikoei esker gauzatzen diren proiektu sozialek lan, bizitza eta zainketa molde berriak imajinatu eta jartzen dituzte praktikan; guztien interesa eta jende guztiaren ongizatea xede dituzten proposamen berriak dira. Horrenbestez, «bestelako ekonomiaren» posibilitate materiala erakusteaz gain, munduan bizitzeko alternatibak ere erakusten dituzte.
# Koherentzia printzipioa: Gure diruarekin ez dira finantzatzen gure printzipio etiko eta sozialen aurkako proiektuak.
# Bateragarritasun printzipioa: Errendimendu finantzarioa eta errendimendu soziala bateragarri egiten ditugu.
# Parte-hartze printzipioa: Entitatearen politikan parte hartzea dugu ezaugarri, gure baliabide ekonomikoen gaineko kontrola berreskuratuta.
# Gardentasun printzipioa: Entitatearen kudeaketan, hala maileguak ematean nola inbertsioetan. Entitate eta bazkide laguntzaile orok badakite zertarako balio duten beren baliabideak.
# Elkartasun printzipioa: Badakigu gure dirua lagungarria dela ekonomia gizatiarragoa eta solidarioagoa eraikitzeko.
# Gogoeta printzipioa: Gogoeta etengabea egiten dugu gure ekintza gidatu behar duten printzipioez. Gure iritziz, portaera etikoa prozesu bat da, eta bidezkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen ditugun balio eta printzipioetara egokitzen gara.
REAS Nafarroarekin lotutako Finantza Erakunde Etikoak: