Skip to content

Auditoretza Soziala

Auditoretza Soziala autoebaluaziorako galdetegi bat da, ekonomia sozial eta solidarioaren eta merkatu sozialaren parte diren enpresen portaera eta filosofia aztertzen dituena. Erakunde bakoitzak lortzen dituen emaitzak publikoak eta gardenak dira. Tresna horri esker, ESSko erakundeek jarduera produktiboak, komertzialak eta finantzarioak garatzen dituzte ekonomia sozial eta solidarioaren funtsezko printzipioetan oinarrituta: ekitatea, lan duina, lankidetza, jasangarritasun ekologikoa, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa.Sistematikoki, modu objektiboan eta aldizka ebaluatzen ditu ESStzat hartu nahi diren enpresa edo erakunde guztien sei ezaugarri handi, Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioen ildotik doazenak.

Auditoritza Sozialak ideia hau du abiapuntu: ezinbestekoa da identifikazio mekanismo sendoak eta kolektiboki tutoretzapekoak sortzea, gizarte eta ingurumen arloan arduratsuak diren enpresak eta erakundeak identifikatzeko. Erakunde bat bere langileen eta dagoen komunitatearen beharrak asetzeko lanean ari dela jakiten lagunduko diguten mekanismoak. Tresna hori REAS Nafarroatik kanpoko erakundeei ere eskaintzen zaie.

Gizarte-auditoretza egitearen eta ESSra hurbiltzearen abantailak:

• Sare eta merkatu sozial elkartuetan parte hartzea.

• Autoebaluazioa egitea eta erakundea etengabe hobetzeko lan egitea. Aukera gehigarri gisa,

hobetzeko gomendioen txostena eskatzea.

• Erakundearen balioak hobeto komunikatzea bere komunitateari, gardentasun ariketa oso eraginkorra baita interes talde guztiak, eta Auditoretza Sozialaren bereizgarria lortzen da.

• Administrazioek ESS gisa aitortzea, Eskubide Sozialen Departamenduaren dirulaguntzetarako deialdietan puntuazio gehigarria lortuz.