Skip to content

REAS Nafarroa

REAS NAFARROA ekonomia solidarioaren sarea da, eta bertan biltzen dira Nafarroako ekimen ekonomiko solidarioak, hori bultzatzen ari diren erakundeak eta eredu ekonomiko horren alde lankidetzan aritzen diren pertsonak.

2003an eratu zen, ekonomia solidarioaren printzipioak aplikatuz urteak daramatzaten erakundeek bat egin ondoren (batzuk 30 urte baino gehiago).

Estatu mailan 14 lurralde eta sektore sarerekin koordinatzen gara, REAS – SAREEN SAREAREN bidez.
REAS Nafarroak, bere helburuak betetzeko, honako lan ildo eta jarduera hauek ditu:

Sareko lana sustatzea: topaketak eta parte hartzea sustatuz.
Enpresa sektore solidarioa indartzea: elkarrekiko laguntza sendotuz, aliantzak sortuz eta gizarte merkatua indartuz.
Ebaluazio tresnak eta prozesuak: Auditoretza Soziala, urtero gardentasun ariketa batean egiten dugun prozesua da. Karbono aztarnaren kalkulagailua, gure jardueraren ingurumen inpaktua neurtzeko.
• Kontsumo arduratsua sustatzea: azokak eta hitzaldiak eginez.
Finantza etikoen tresnak sustatzea: Fiare Banka Etikoa bultzatzen parte hartuz, aseguru etikoak zabalduz eta mailegu solidarioekin lagunduz.
Hezkuntza eta sentsibilizazio baliabideak garatzea, materialak, liburuxkak eta bideoak sortuz, eta jardunaldiak eta mintegiak eginez.

  • ESS ereduaren aldeko eragin politikoa