Helmuga turistikoa gara, baina bidaiatzen dugun pertsonak ere bagara, eta, tarteka, turista bihurtzen gara. Turismoaz hitz egitea mugikortasunaz, aisialdiaz… hitz egitea da, eta natura eta hiriak eraldatzen dituen praktika da, intentsitatearen arabera eraginez. Asko dira turismo mota desberdinak bereizten dituzten faktoreak, hala nola egiten duenaren klasea eta helburua. Alde batetik, masifikazio turistikoaren ondorioak jasaten ditugu, baina, batzuetan, masa horren beraren parte gara. Kontraesanak bizitzaren parte dira, bai, baina ziklo hau hautsi dezakegu? Ekologistak Martxan taldeko Pablo Muñozekin eta Nahiko AZko Asier Cabodevillarekin hitz egin dugu.