Skip to content

#TrESSnak: Eraldaketa sozialerako erremintak eskaintzeko jarduera zikloa bueltan da

Bueltan da TrESSnak izeneko jarduera zikloa Geltokin, eta irailean, mugikortasun iraunkorraren inguruko bi ekimen izanen dira: bizi-tunnig tailer bat eta mugikortasun partekatuaren inguruko topaketa bat. 


Bizitzeko mugitzen gara, baina gure mugitzeko era ere bizitzeko modua zehazten du. Eguneroko garraio-erabakiek hiria, ingurunea eta harremanak moldatzen dituzte. Abiadura eta kontsumo indibiduala lehenesten dituen eredu batean, kutsadura, isolamendua eta hiri-desberdintasuna handitu egiten dira. Baina badaude benetako alternatibak justizia handiagoko mugikortasunerako.


Mugikortasuna zaintzatik, hurbiltasunetik eta iraunkortasunetik ere pentsatzen da: oinez ibili, pedalei eragin, partekatu, espazio publikoa berreskuratu. Mugitzea ere izan daiteke eguneroko erresistentzia-modu bat, bizigarriagoak diren lurraldeak eta komunitate sendoagoak eraikitzeko modu bat.

Post by @REASna@mastodon.eus

View on Mastodon

Hauek dira irailean eginen diren jarduerak:
Irailak 3 asteazkena, 17.00etan Geltokin
Bizi tunning tailerra Marabiyak Sound kolektiboaren eskutik. Izen ematea eta informazio guztia esteka honetan: https://www.geltoki.red/tressnak/taller-bizi-tunning/

Irailak 23 asteartea, 18.30etan Geltokin
“Mugikortasun partekatua: Hiria bizitzeko alternatibak” topaketa COP30 Martxa, Ziclo-P, KarKarCar eta Iruñeko Masa Kritikoarekin. Informazio geihago esteka honetan: https://www.geltoki.red/eu/tressnak/topaketa-mugikortasun-partekatua/

Tressnak Geltoki-k eta REAS Nafarroa-k Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozial, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Sailarekin elkarlanean antolatutako jarduera ziklo batzuk dira, kontsumitzeko dugun moduan aldaketa bat eragin nahi dutenak, alternatiba bidezkoagoak, jasangarriagoak eta etikoagoak sustatuz. Aurten, hainbat gai jorratu dira, besteak beste elikadura eta turismo jasangarria, software libre eta teknologi berrien eragina…