Skip to content

Afrikatik hona: migrazioa, lana eta zaintza kolektiboa

Otsailaren 6tik 10era Ekonomia Solidarioaren XIX. jardunaldiak eginen dira Iruñean.

REAS Nafarroak Ekonomia Solidarioaren XIX. Jardunaldiak antolatu ditu Afrikatik datorren migrazioan arreta jarriz eta migrazio-fluxu horien protagonista direnei ahotsa emanez. Giza mugimendu horien arrazoietan sakondu nahi dugu, eta migrazioak gaur egun Nafarroako gizarte osoari, baita Ekonomia Solidarioari ere, egiten dion ekarpena aztertu nahi dugu.

Jardunaldi hauen bidez, Afrikako kontinentean kolonialismoz betetako mendeen ondoren bizi den egoera sozial eta politikoari buruzko hausnarketa egin nahi dugu, potentzia eta eragile ekonomiko desberdinen menderatze modu berriak azpimarratuz. Kolonialismoak, baliabideen espoliazioak eta afrikar populazioaren azpiratzeak miseria, ustelkeria, gerrak eta gatazkak eragiten dituzte, bai eta giza exodoa ere beren jatorrizko herrialdeetatik beste latitude batzuetara. Beren lurra utzi behar izateaz gain, askotan beren bizitzarako arriskutsuak diren baldintzetan, arrazakeriari eta xenofobiari aurre egin behar diete, eta, gainera, ia ezinbestean pobreziara eramaten dituzten migrazio-politikak pairatu behar dituzte.

Bestetik, Nafarroako Ekonomia Solidariotik biztanleria migratuaren bizitza eta lana duintzeko abian jartzen ari diren esperientzia eraldatzaileak ezagutu eta aztertu nahi ditugu.

Horretarako, otsailaren 6, 7 eta 10ean Iruñean egingo diren hiru saio antolatu ditugu:

Otsailaren 6an, ostirala, 18:30ean Katakraken, “Zergatik migratzen dugu? Begirada bat Afrikako egoera geopolitikoari” izenburupean, Africa United kolektiboko Modou Faye «Beltxa» eta Geopolitikaz-eko kide Nahia Sanzoren parte-hartzearekin.

Otsailaren 7an, larunbata, 11.00etan Plazara aretoan, “Nafarroa, harrera herria? Migrazioak lehen pertsonan” mahai-ingurua, Flor de África Nafarroako Emakume Afrikarren Elkarteko eta Black Power gazte elkarteko kideen parte-hartzearekin. Era berean, Quinndy Akeju Afrocolectivo kolektiboko kideak eta Houssine Yagoubi Huerta de Peraltako langile ohi eta sindikalistak ere hartuko dute parte. Jaione Eugui Nafarroako Munduko Medikuen komunikazio arduradunak dinamizatu du ekitaldia.

Jardunaldiari amaiera emateko eta Nafarroako Zaska Zurrumurruen Aurkako Sarearen eskutik, dinamika bat egingo da «Zeintzuk dira gure pribilegioak eta nola aurre egin gorrotozko diskurtsoei ?» izenburupean.

Otsailaren 10ean, asteartea, 18:30ean, Katakraken, «Migrazioa, duintasuna eta lan eta bizi esperientzia eraldatzaileak» izenburupean.

Azken mahai-ingurua Ruben Lasheras soziologo eta NUPeko ikertzaileak eta Traperos de Emaus, Transforma laneratze enpresa eta Cuidando-T, servicios integrales eta Tierra Limpiezas Ecológicas S. Coop kooperatibetako ordezkariek egingo dute.