Skip to content

Kafe bat ideia baten truke

NUPeko Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak antolaturiko Ekonomia Sozialaren VII. Aste Unibertsitarioaren esparruan, REAS Navarrak elkartzeko eta hausnarketarako gune bat sustatu du: “Kafe bat ideia baten truke: ekonomiaren arauak eralda ditzagun”.

Proposamena da solasaldi informal bat izatea kafe baten inguruan; irekia egonen da ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik ekonomia egin eta hari buruz pentsatzeko beste modu batzuei buruz hitz egin nahi duten guztientzat. Ingurune irisgarri eta denek parte hartzekoa sortu nahi da, kezkak, galderak eta esperientziak hurbileko giro batean partekatzeko.

Ez da beharrezkoa ekonomian aditua izatea. Nahikoa da ekonomia-eredu justuago, solidarioago eta jasangarriagoak esploratzeko jakin mina eta interesa izatea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleei, ikasleei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei (TEKAZEL) dago zuzendua topaketa.

Eguna: 2026ko otsailaren 26a  (osteguna)
Ordua: 10:30
Lekua: Jangelako karpa · Arrosadiko campusa (NUP)

Postu kopurua mugatua da.

Jarduera honek Aste Unibertsitarioaren programa akademikoa osatzen du; hain justu, dimentsio parte-hartzailea eta elkarrizketara irekia ematen dio, koherentea ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin.