“Arauak aldatzen: aberastasunaren bidezko banaketa” lelopean, maiatzaren 8, 9 eta 10ean Ideariaren XVII. edizioa ospatuko da Iruñean. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bi urtez behin egiten den topaketa honetan ekonomia solidarioko erakundeek, enpresek eta entitateek bat egiten dute kolektiboekin, gizarte-mugimenduekin eta kontsumitzaileekin.
Idearia Iruñean egingo da, maiatzaren 8, 9 eta 10ean, egitarau zabal batekin. Bertan, mahai-inguru, tailer, hitzaldi eta aisialdiko jardueren bidez, aberastasunaren bidezko banaketari buruz hausnartuko dugu, Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioetako bat. Horretarako, ESSko ordezkariak izango ditugu, hainbat gai eta erakundetan adituak, aberastasunaren banaketaren eta justizia sozialaren ikuspegitik egunero lan egiten dutenak.
Info geihago eta izen emateak https://www.economiasolidaria.org/eu/idearia-2026/