EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 ERREGELAMENDUAN ezarritakoarekin bat etorriz, EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN SAREAk, (GIPUZKOAKO ETORBIDEA 11, 31013-BERRIOZAR helbide soziala duena) honako helburu hauekin zure datuak tratatuko dituela jakinarazten dizugu:
- Ekitaldien komunikazioa eta hedapena kudeatzea (irudien kudeaketa barne)
- Prestakuntzaren kudeaketa, administrazio-antolamendua eta prestakuntza-eskaintzen informazioa
- Eskaintzen kudeaketa eta enplegu-bilaketa aktiboa.
- Kanpainen, bidezko merkataritzako sustapen eta egitasmoen kudeaketa
- Intraneteko erabiltzaileen kudeaketa
Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa zure datu pertsonalak luzatzean emandako baimenean sustraitzen dela.
Kontrakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, zure datuak egiazkoak direla eta ez direla aldatu ulertuko dugu. Edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen duzu.
Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazten dizugu datuak gorde eginen direla aurretik aipatutako aginduak betetzeko beharrezkoa den epean soilik.
Jakinarazten dizugu datuak modu zilegian, leialean, gardenean, egokian, mugatuan, zehatzean eta eguneratuan tratatuko direla. Hori dela eta, konpromisoa hartzen dugu arrazoizko neurri guztiak hartzeko, neurriok atzerapenik gabe ezaba edo zuzen daitezen, zehaztugabeak direnean.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzakezu NAFARROAKO EKONOMIA ALTERNATIBO ETA SOLIDARIOAREN SAREA – REAS NAFARROAren aurrean, lehen adierazitako helbidean, behar bezala egiaztatutako idatzizko eskaera eginez.
Era berean, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko.
Zure baimena edozein unetan ezezta daiteke. Horretarako, goian aipatutako helbidera jo beharko duzu, idatziz, behar bezala jaso duzula egiaztatzeko aukera ematen duen edozein bitartekoren bidez. Horri dagokionez, jakinarazten dizugu errebokazio horrek ez duela eraginik izanen zure baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren eta/edo lagapenaren baliozkotasunean eta/edo zilegitasunean.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetan agertzen diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak, bai eta edukiak ere (testuak, logoak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, softwarea eta beste edozein), NAFARROAKO EKONOMIA ALTERNATIBO ETA SOLIDARIOAREN SAREA – REAS NAFARROAren jabetzakoak dira esklusiboki, edo titularrek baimendu dute horien erabilera.
Erabiltzaileak elementu guztiak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ditzake, baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez bada. Beraz, erabat debekatuta dago elementu horiek erabiltzea, banatzea, eraldatzea edo eta aldatzea, aldez aurretik NAFARROAKO EKONOMIA ALTERNATIBO ETA SOLIDARIOAREN SAREA-REAS NAFARROAren baimenik izan gabe.
