Skip to content

“Ez utzi txuritan”, marka ezazu “Gizarte Helburuen” laukitxoa zure errenta aitorpenean

Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak, Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN) eta Nafarroako Gurutze Gorriak, hamahirugarren urtez, errenta aitorpenean “gizarte helburuak” laukia aukeratzera gonbidatzen zaituztegu, baita gogorarazi nahi dugu enpresak marka dezaketela Gizarte helburuetarako 0´7 laukia haien sozietateen gaineko zerga aitorpenean.

“Ez utzi txuritan” lelopean, gaur goizean bildutako elkarteak, pertsona guztien bizitzan eragin handia duen ekintza xume hau egiteko deialdia egin dute.

Nafarroan 25 urte baino gutxiago dutenen artean %79a txuritan uzten dute beren laukitxoa eta adin tarte horretan daudenen %14,03a soilik erabakitzen du beren 0,7a “gizarte helburuetara” bideratzea. Orokorrean 126.000 pertsona baino gehiago oraindik uzten dute laukitxoa txuritan. Askotan, ez-egite hori jada eginda dauden aitorpenen ondorio izaten da, edo zergadun orok bere zerga ekarpenaren zati bat zertarako erabiliko duen erabakitzeko duen eskubidea ez ezagutzearen ondorio.

Gaur goizean bildutako elkarteek azpimarratu nahi izan dute erabaki hauen ondorioak:

  • 2024ean 12.907.000 euro bildu ziren, Nafarroan eta munduko beste lurraldeetan martxan jartzen diren proiektu ezberdinetara bideratuko dira. Gizarte helburuetara bideratzen den diru kopuruaren gorakada, 2010.urteko 5 milioi eurotik, gaur egungo 12etara izan da.
  • Aurreko urtean, jasotako 12 milioi eurorekin 500 proiektuetara bideratu ziren. Desgaitasuna duten, bazterkeria egoeran dauden eta adinez nagusiak diren pertsonekin eta ingurumen eta nazioarteko lankidetza sustatzen duten programak finantziatzeko aukera eman dute.
  • 248.995 aitortzaile, %47,42a, “gizarte helburuetara” bideratutako laukitxoa markatzearen aldeko apustua egin dute. Atxikitzea gorakada garrantzitsua mantentzen du.

“Ez utzi txuritan” kanpainarekin erakundeek laukitxoa aldatzera animatzen dituzte herritarrak. Gainera aktore ezberdinen erantzukizunari so egin nahi izan diote, bai udaletxeen, bai administrazioaren erantzukizuna delako gizarteari eta enpreseei informazioa eskaintzea eta eskubidea betetzeko bideak eskaintzea.

Laukitxoa markatzeko prozedura

Sozietateen gaineko zerga

Enpresak badaukate ere haien sozietateen gaineko zergan “Gizarte Helburuak” laukitxoa betetzeko aukera. Azkeneko zerga ekitaldian 224.000 euro jaso dira, positiboki baloratzen den arren, 3,5 milioi euro jaso ahal izan zirela kalkulatzen da eta aurreko zerga ekitaldiarekin konparatuz beherakada larria jasan du, 282.298€ izan ziren aurreko zerga ekitaldian.

Eskaerak:

-Iruzurraren, ihesaren eta elusio fiskalaren kontra borrokatzea.

-Zerga sistema eraldatzea, diru-bilketa handiena eta ahalegin fiscal handiena batez ere ekonomia errealaren gain egon ez dadin, eta bai finantza ekonomiaren etekinen eta eragileen gaineko zerga-presio eraginkorra handitu dadin.

-Berdintasuna, ekitatea eta justicia soziala sortuko dituen zerga-sistema bat eskatzen dugu.

-Estatuaren tratamendu bera eskatzen dugu; izan ere, zergadunek bi aukerak hautatzean, %0,7 ematea lauki bakoitzari (Hau da %1,4 guztira)

-Ez aldatzea 7/2009 Legean berretsitakoa.