Badator IDEARIA, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren XVII. Topaketa. Maiatzaren 8tik 10era Iruñean ospatuko da.
IDEARIAk, Espainiako Estatu osoko Ekonomia Sozial eta Solidarioko eragileen arteko bi urtez behingo bilera eta topagune estrategikoak, datorren edizioaren datak publikoak egin ditu. Maiatzaren 8tik 10era izango da, Iruñean, eta Aberastasunaren Bidezko Banaketari buruz hausnartuko da, Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioetako bat.
REAS Nafarroa eta REAS RdR dagoeneko ari dira mahai inguruak eta tailerrak prestatzen, aurrerago ezagutaraziko diren lan-ardatz desberdinetan banatuta, baita Ideariaren edizio berri honetara hurbiltzen diren eta bertan parte hartzen duten pertsonentzako kultura eta aisialdi jarduera batzuk ere.
Datozen egunetan izena emateko epea irekiko da eta informazio logistikoa zabalduko dugu, baina data eta garraioa erreserbatzea gomendatzen dugu, etorkizunean azken honen garestitzea saihesteko.
Zuen zain gaude!
IDEARIAren BEHIN-BEHINEKO PROGRAMA
Maiatzak 8, ostirala- Inaugurazio saioa (arratsaldeko saioa)
Maiatzak 9, larunbata- IDEARIAren ardatzen garapena (egun osoan)
Maiatzak 10, igandea – Goizeko aisialdi jarduera
Iruñean ikusiko dugu elkar! Laster arte!
