Auto gehiegi dabil gure hirietan. Kutsadurak gora egin du. Iruñean, KarKarCar izeneko ekimena jarri dute abian. Auto elektrikoak zenbait lagunen artean partekatzeko proiektua da. Oraingoz, aplikazio honen bitartez bidaia laburrak egiten ari dira Iruñeko zenbait auzotan eta Iruñerrian ere.
KarKarCar ekimena irabazi asmorik gabeko proiektua da. Ekonomia sozial eta solidarioaren arlotik sortutako kooperatiba da. Trantsizio ekologikoa indartzea eta energia berriztagarriekin sinergiak garatzea du xede.
