Lehen aldiz Nafarroako enpresek beren sozietateen gaineko zergaren % 0,7 gizarte xedeetara bideratzea erabakitzeko aukera dute.
Gizarte Entitateen Plataforma osatzen dugun erakundeok pozez hartu genuen Nafarroako Parlamentuak 2021eko abenduaren 23an hartutako erabakia. Horrela, Nafarroako entitateen aldarrikapenetako bat bete da Estatuko legeriarekin parekatzeko. Estatuan, izan ere, aukera hori 2019an ezarri zen.
Horrela, enpresek laukia markatzeko aukera dute beren interesei kalterik egin gabe, zerga gehiago ordaindu gabe, hau da, laukia markatze hutsarekin zuzeneko konpromisoa hartuko dute Nafarroako eta munduko beste leku batzuetako pertsonarik kalteberenei arreta eta elkartasuna emateko, nazioarteko elkartasunari esker.