Martxoan Ekonomia Solidarioaren Hilabetea ospatuko dugu Berriozarren. Duela hamarkada batzuetatik hona, eredu ekonomikoa aldatzen laguntzen duen alternatiba da, desberdintasunen, prekarietatearen eta ekoizpenaren hazkunde mugagabearen aurrean. Ekonomia justuagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa lortu nahi du.
REAS Nafarroan ikuspegi hori partekatzen duten 60 entitate baino gehiago biltzen dira, eta Berriozarren eredu hori osatzen duten hainbat ekimen ditugu, lan egiteko eta kontsumitzeko beste modu bat posible dela erakusten dutenak.
Animatu Ekonomia Solidarioa ezagutzera!

