Skip to content

Nafarroako Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak

Larrialdi klimatikoa, tankeak eta traktoreak.


REAS Nafarroatik, Ekonomia Solidarioaren XVII. Jardunaldiak aurkezten dizkizuegu. 60 erakundek baino gehiagok osatutako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea garenez, eredu kapitalista eta neoliberalaren aldaketan oinarritutako alternatiba ekonomikoak artikulatzearen alde lan egiten dugu egunero. ESSren 6 printzipioetan oinarritutako jarduera praktikan jarriz, baliabide mugatuak dituen munduan pertsonen bizitza erdigunean jarriko duten dinamikak oinarritzeko inguruneak eraikitzen ditugu.

Nekazaritzako industria eredu estraktibista eta arma industria finkatzen eta posizioak hartzen ari dira, gatazkaren aldeko eta larrialdi klimatikoaren testuinguruan. Badirudi borroka lokalak eta globalak inoiz baino lotuagoak daudela. Zer aukera proposatzen ditu Ekonomia Solidarioak horiei aurre egiteko? Jardunaldi hauen helburua egungo mundua hobeto ulertzera hurbiltzea da, haiekin ez kolaboratzeko eta aldaketa politiko eta ekonomikoak ahalbidetzeko tresnak eskainiz.

EGITARAUA

Maiatzak 16 osteguna, 19.00, Katakrak

¿Hacia un modelo agroecológico?

Política agraria europea y acuerdos de libre comercio

  • Isa Serra (Podemoseko bozeramailea)         
  • Pernando Barrena (EH Bildu-ko eurodiputatua)         
  • Imanol Ibero (Nekazaria– Mendiko Upategiak)
  • Moderatzailea: Anika Bados (Mirua mikrokooperatiba)

Maiatzak 20 astelehena, 19.00, Katakrak

Las guerras que financiamos”

• David Fernandez (Coop57)

• Maria Fraile (Centre d’Estudis per la Pau J.M. Delàs)

• Moderatzailea: Isa Egiguren kazetaria

Maiatzak 24 ostirala, 19.00, Katakrak

El consumo como herramienta política: boycot y otras alternativas

• Fiona Ben Chekroun (Israelen aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak Europako kanpainaren arduraduna)

• Eneko Calle (Latino Amerikako Multinazionalen Behatokia)

• Moderatzailea: Lidia Ucher (Carro de combate)

Jardunaldiei amaiera emateko lunch bat eskainiko da.

Jardunaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera izanen da Reasna.org webgunean.