Skip to content

REAS Nafarroak parte hartuko du Azoka Ekologikoa X. edizioan

Irailaren 12tik 14ra ospatuko da Noaingo Zentzumenen parkean, eta aurten berritasun gisara, ‘Beste mundu bat posible da’ gunea estreinatuko dute. Bertan Nikolas Olea medikuntza fisikoko katedradunak, Joakin Araujo nekazari naturalistak, edota Karmelo Bizkarra barau terapeutikoan aditua den medikuak beren jakintzak partekatuko dituzte. REAS Nafarroak, bere aldetik, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruko erakusketa bat jarriko du eta kontsumo kritikoaren inguruko tailer bat eskainiko du larunbatean 18.00etatik aurrera. Izena ematea ezinbestekoa da.

Gasna, ardoa, eztia, olioa, barazkiak, ogia edota kontserbez gain, azokak iraunen dituen hiru egunotan kosmetikoak, gozogintza produktuak, uraren tratamendurako gailuak edota kafea ere erosten ahalko dira. Gainera, elikagai ekologikoz osaturiko zortzi saski zozketatuko dira erosle guztien artean, eta beste bi saski ere zozketatuko dira sare sozialen bidez.

Egitarauaren barnean ere Zentzumenen Parkea ezagutzeko bisita gidatuak, haurrentzako gunea, produktu dastaketak edota familia osoari zuzenduriko yoga-gosariak. Bistan denez, musikak ere bere tartea izanen du. Tierra Roja, Hijos del Pantano, LiberTrio eta Dl Flecha taldeak arituko dira, besteak beste.