Skip to content

#TrESSnak: Eraldaketa sozialerako erremintak

Aldaketa sozialerako tresnak.

Gure ohituretan eta gure kontsumoan, Ekonomia Solidarioaren printzipioetatik gure ingurunea eraldatzeko eragina duten gako asko daude. Ezagutu aldaketa sozialerako tresna berriak eta zaharrak, eta jarri praktikan zure egunerokoan

Ezagutu itzazu, erabili zure egunerokoan, partekatu zure jendearekin.

Ezagutu | Erabili | Eraldatu

Tressnak Geltoki eta REAS Nafarroak antolatutako jarduera ziklo berri bat da, apiriletik azaroa bitartean luzatuko dena eta kontsumitzen dugun moduaren aldaketa sortzea bilatzen duena, alternatiba justuago, jasangarriago eta etikoagoak sustatuz.

Bere helburua argia da: herritarren kontsumo kritiko eta arduratsua hartzeko beharrezko tresnak eskaini, Ekonomia Sozial eta Solidarioak proposatzen dituen balore eta praktikekin bat etorriz.

Martxoa|| Osasun naturala.

Bizi ahal izateko zaintzen dugu geure burua, baina zaintzen dugun moduaren arabera ere bizi gara: osasunari eta ongizateari buruzko gure eguneroko erabakiek gure gorputza, ingurunea eta harremanak moldatzen dituzte. Osagai sintetikoa eta banakako kontsumoa lehenesten dituen eredu batean, industriarekiko mendekotasuna eta tokiko jakituriaren ezjakintasuna areagotzen dira. Baina badaude zaintza bidezkoago eta kontzienteago baterako benetako alternatibak, hala nola tailer ziklo honek bultzatzen dituenak, osasun naturala eta kontsumo kritikoa sustatzen dituen ekimena, tokiko produktu ekologikoen balioan oinarrituta. Zaintza, osasun naturaletik, hurbiltasunetik eta jasangarritasunetik ere pentsatzen da: landareak ezagutzea, gure erremedioak prestatzea, landa-proiektuei laguntzea. Geure burua zaintzea eguneroko erresistentzia modu bat ere izan daiteke, lurralde bizigarriagoak eta komunitate sendoagoak eraikitzeko modu bat.

Azaroa | | Kultura kritikoa

Kultura ez da agertoki bereizi bat, non ikusle soil gisa jarduten dugun. Gure bizitzeko, harremanak izateko eta eraldatzeko moduen parte da. Berehalakotasuna, merkataritza eta indibidualtasuna lehenesten dituen sisteman, kultura askotan bere indar kritikotik hustutako produktu bihurtzen da: itxura ederra baina eduki eta ikuspegi kolektiborik gabea. Baina badago beste modu bat bizitzeko: hausnarketa eskatzen duen kultura, kolektiboa aldarrikatzen duena eta topaketarako, loturarako eta zaintzarako espazio gisa irekitzen dena. Kultura kritikoa bizitzeak esan nahi du ulertzea sorkuntza oro, ekintza kultural oro eta partekatzeko modu oro erabaki bat dela, ez bakarrik estetikoa, baita etikoa ere. Ez da nahikoa ikuskizunak kontsumitzea, liburuak irakurtzea edo ekitaldietara joatea, kultura baita ekintza politikoa ere, gure bizitza, balioak eta harremanak elikatzen dituen ehun bizia.

Urria | | Sexualitate libreak

Ez gara ogiaz soilik bizi. Gure sexualitateak gure bizitzaren funtsezko zati bat dira. Horregatik, REAS Nafarroak eta Geltokik antolatutako TrESSnak ziklotik, gure sexuarekin lotura zabala duten gaietan egiten dugun kontsumoan ere eragin nahi dugu: jostailuak, sexu-osasuna, produktu terapeutikoak, pornoa edo hezkuntza-materialak. Hori guztia sexualitate oso bat eraikitzeko pentsatuta dago, gure gorputz eta desio desberdinekin. Beste aukera etiko batzuk ere badaude, jasangarritasunean edo bidezko merkataritzan oinarritzen direnak. Eta gure sexualitatea ez delako estankoa, diamikoa baizik. Gai hauetan sakondu nahi baduzu, ezin duzu galdu Tupper Sex Subersivok Desmontando a la Pili (Zaragoza) kooperatibako kideekin duen topaketa, ezta Edurne Errea Nuñoren Tailerra ere: “Gure erotikaren subiranotasunak”

Iraila | | Mugikortasun iraunkorra

Bizitzeko mugitzen gara, baina gure mugitzeko era ere bizitzeko modua zehazten du. Eguneroko garraio-erabakiek hiria, ingurunea eta harremanak moldatzen dituzte. Abiadura eta kontsumo indibiduala lehenesten dituen eredu batean, kutsadura, isolamendua eta hiri-desberdintasuna handitu egiten dira. Baina badaude benetako alternatibak justizia handiagoko mugikortasunerako, TrESSnak bezalakoak: Geltokik eta REAS Nafarroak bultzatutako ekimena, ekonomia sozial eta solidariotik kontsumo kritiko eta kontzientea sustatzen duena.

Mugikortasuna zaintzatik, hurbiltasunetik eta iraunkortasunetik ere pentsatzen da: oinez ibili, pedalei eragin, partekatu, espazio publikoa berreskuratu. Mugitzea ere izan daiteke eguneroko erresistentzia-modu bat, bizigarriagoak diren lurraldeak eta komunitate sendoagoak eraikitzeko modu bat.

Ekaina | | Tokiko turismo arduratsua.

Helmuga turistikoa gara, baina bidaiatzen dugun pertsonak ere bagara, eta, aldi berean, turista bihurtzen gara. Turismoaz hitz egitea gauza askori buruz hitz egitea da: mugikortasuna da, aisialdia da… eta natura eta hiriak eraldatzen dituen praktika da, intentsitatearen arabera biei etengabe eraginez. Asko dira turismo mota desberdinak bereizten dituzten osagaiak, hala nola klasea eta egiten duenaren helburua. Alde batetik, masifikazio turistikoaren ondorioak jasaten ditugu, baina batzuetan masa horren parte gara. Kontraesanak bizitzaren parte dira, bai, baina ziklo hau hautsi dezakegu?
Badira beste opor-mota batzuetarako alternatiba errealak, gure egunerokotasunaren agertokia modu kritiko, kontziente eta eraldatzailean aldatzeko dugun premia modernoari erantzuten diotenak, hurbil egon arren ezezaguna zaigunera hurbiltzen gaituztenak.

Erreportajea eta turismoari buruzko hitzaldi osoa


MAIATZA | | Elikadura kontziente eta eraldatzailea

Jaten duguna gara, baina baita mokadu bakoitzarekin eusten duguna ere: gure elikadura-erabakiek, egunean bost aldiz, gure gorputzak elikatzeaz gain, eragin zuzena dute lurraldean, landatzen, ekoizten, banatzen eta prestatzen dutenengan, eta gure elikadura ahalbidetzen duen sistema osoan. Onura ekonomikoa ongizate kolektiboaren gainetik jartzen duen eredu globalizatu batean, lurrak agortzen dira, pertsonak esplotatzen dira eta lurrarekiko loturak lausotzen dira.

Hala ere, badira elikadura kritiko, kontziente eta eraldatzailerako alternatiba errealak: produktu ekologikoetatik eta bidezko merkataritzakoetatik hasi eta zirkuitu laburretaraino, tokiko eta sasoiko merkatuetaraino, eta gu elikatzeko beste modu bat defendatzen duten proiektu komunitarioetaraino.

Bide berriak” dokumentala eta Mirua mikrokooperatiboaren kideei elkarrizketa


Eta Deierriko Ostatuan…

APIRILA | | Desgoogelizatzea eta teknologia berriak

Datu-meatzeak gara. Egiten dugun eta egiten ez dugun guztia interesatzen zaio Big Dataren makroindustriari. Zerbait doan denean, ziur aski produktua zu zarelako izango da. Mundu hiperteknologiko batean bizi gara, non kapitalismoak berriro engainatu gaituen askatasunez aukeratzeko eta erabakitzeko ilusioarekin, baina denok hilko gara makila berean: erosotasuna eta erraztasuna datuen babesari, segurtasunari gailentzen zaizkio.

Bestalde, azken urteotako deriba politiko globalaren ondorioz, erraldoi teknologikoak eragile politiko bihurtu dira, sionismoarekin, esplotazioarekin eta kapitalarekin bat datozenak. Amazon, Twitter, Google, Meta… Nola egiten diogu ihes kapitalismo digitalari bizitza (gehiegi) zaildu gabe?

«Sareak gureak dira» topaketa Marta G. Franco eta Karlos G. Liberalekin, eta elkarrizketak hizlariei