Skip to content

2026ko Auditoretza Sozialaren Kanpaina

Bihotza erakustea inoiz baino errazago da.

Udaberriro bezala, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Auditoretza/Balantze Sozialaren kanpaina irekitzen dugu. Aurten berrikuntza garrantzitsu batekin: erabilera esperientzia hobetzeko plataforma teknologiko berri bat estreinatuko dugu.

Berrikuntza nagusien artean, nabigazio intuitiboagoa, egonkortasun handiagoa eta funtzionamendu-abiadura handiagoa aurkituko dituzue, bai eta azpiegitura tekniko indartua ere, kanpainan parte-hartzerik handiena dagoen uneetan hobeto erantzuteko. Gainera, koherentzia teknologikoari dagokionez, plataforma berria aurrerapauso bat da ESSrentzat: software librean garatu da oso-osorik, eta haren kodea irekita dago.

Gogorarazi nahi dizuegu Balantze Soziala funtsezko tresna dela alderdi batzuk ikustarazteko eta ebaluatzeko, hala nola barne demokrazia, ekitatea, ingurumen jasangarritasuna, gizarte konpromisoa, lan-kalitatea edo finantza etikoen erabilera. Datuak biltzeaz gain, gardentasunaren eta eraldaketaren ariketa kolektiboa ere bada, gure praktikak eta merkatu soziala indartzen dituena.

Aurten ere parte hartzera animatzen zaituztegu eta, Ekonomia Sozial eta Solidarioak era kolektibo batean gure lurralde eta komunitateetan sortzen duen eragin positiboa erakusten jarraitzera. 

HASI AURRETIK:
Oso gomendagarria da honako hauei begiratzea:
NABIGAZIOKO TUTORIALA
GALDEREN GIDA
AUTONOMOENTZAKO GALDEREN GIDA


NOLA HASI:
Bihotza Erakusteko Plataforman sartu.  

 Aurrekoetan parte hartu baduzu, tresna berria denez, pasahitza berrezarri beharko duzu, erakundearen helbide elektronikoa erabiltzaile gisa erregistratuz eta “pasahitza berreskuratzeko” eskatuz.

Lehen aldia bada, ERREGISTRATU
izeneko botoia sakatu, fitxa bete eta eskaera onartuko diezagun itxaron zaitez. Baieztapen-mezu bat iritsiko zaizu.

Erantzuten amaituko duzunean
eta datuak balioztatu ondoren, bi tresna izango dituzu:
Zuen auditoretza sozialaren datuen txostena.
Zuen auditoria soziala zabaldu ahal izateko infografia bat .  

Gainera, beste laguntza-saio eta -jarduera batzuk izango dira parte hartzen duten erakundeentzat. Aurreko urteetan bezala, egun batzuk proposatzen dizkizuegu auditoretza soziala bere osotasunean egin ahal izateko:

Formulario honen bidez berretsi dezakezu zure parte-hartzea eta edozein kontsulta egiteko, aditoriasocial@reasna.org helbidearekin jar zaitezke harremanetan

Halaber, enpresa eraldatzaileentzako erreferentziazko inpaktua neurtzeko tresna horren informazio guztia aurki dezakezue webgunean.

Gogoratu kanpaina abuztuaren 15era dagoela zabalik, ez zaitez kanpoan geratu!, bihotza erakustea inoiz baino errazagoa da eta!

Gero eta entitate gehiago izan gaitezen nahi baduzu, kanpaina hau zabal dezakezu sarea sozialetan.
Hemen Baliabideak eskura ditzakezu.