Skip to content

17. GJH – Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko tresnak sendotzea

Finantza arloko pentsamendu neoliberalak ia xede bakarra duela esan daiteke: ahalik eta denborarik laburrenean kapitalaren etekina ugaritzea. Horregatik, finantza-sistema hori suntsikorra eta estraktiboa da eta, horren ondorioz, gizartea egiturazko krisi etengabearen mendean dago, eta horren ondorioak ezagunak zaizkigu: desberdintasun indizeak gero eta handiagoak, habitatak pixkanaka suntsitzen ari dira, eta lotura sozialak zein kulturalak desegiten.

REAS Nafarroatik kontratazio publiko arduratsua akuilatu nahi dugu, haren lurralde maila guztietan, Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza bat gauzatzeko bitartekoetan eragiteko.