Aurre – izena emateko informazioa

Azokaren ordutegia:

Apirilak 8, ostirala: 17:00etatik 20:30era
Apirilak 9, larunbata: 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era

Lekua:

Geltoki eta Iruñeko autobus geltoki zaharra

Kuotak eta partaidetza:

Doan, REAS Nafarroako kide diren erakundeentzat.

Kanpoko erakundeentzat: 10 €/ metro. Gutxienez 3 m, gehienez 5 m.

Lehentasuna emango zaie REASeko erakundeei eta zuzeneko salmentako edo zerbitzuak kontratatzeko postuei.
Parte hartzea doakoa da langilerik kontratatu ez duten edo Azoka garatzeko bestelako ekimenak eskaintzen dituzten gizarte-ekimenentzat.

Egindako salmenten gaineko ehunekorik ez da kobratuko.

Azokan izena emateko epea martxoaren 11n (ostirala) bukatuko da.
Muntaketa: apirilaren 8an, ostirala, 11:00etatik 15:00etara. (Ondoren, ezingo da autoarekin sartu nasak, sartzeko txandak ezarriko dira)

Parte hartzeko irizpideak:

  • Ez dago baimenduta ekonomia sozial eta solidarioaren 6 printzipioekin bat ez datozen produktuak erakustea. Lanaren kalitatea hartuko da kontuan.
  • Lehentasuna izango dute REAS Nafarroako entitateek edo ekonomia eraldatzaileen sareetako bazkideek, baita Nafarroako edo inguruko artisautzakoek ere.
  • Baimenaren titularrak bete beharko du postua.
  • Ezinbesteko arrazoiengatik azokara joaterik ez badago, berehala jakinarazi beharko da posta elektronikoaren bidez: ferianavarra@reasnet.com
  • REAS Nafarroak 1.80 m*0.80 m-ko mahaia emango du postu bakoitzeko, eta/edo karpa bat, hala eskatuz gero. Saltoki bakoitzak 3 m-ko zabalera izanen du eta gutxienez 3 metroko luzera eta gehienez 5 metrokoa. REAS Nafarroak aulkiak ere jarriko ditu.
  • Korronte elektrikoa egongo da behar duenarentzat.
  • REAS Nafarroako bazkide ez den entitatea izanez gero, erreserba ordaindu izana.
  • Gomendagarria da erakundeek beren lanaren erakustaldiak egitea.
  • Azoka amaitzean, bakoitzak bere eremua ordenatuta utzi beharko du.
  • Hasierako eta amaierako ordutegiak errespetatzea.
  • Erakutsitako produktuak galdu, hondatu edo lapurtzea ez da antolakundearen erantzukizuna izango.
  • Material hori eskaeran aurkeztutako bera izango da. Bestela, REAS Nafarroak eskubidea izanen du aurkeztutako eskaerarekin edo argazkiekin bat ez datozen piezak saltokitik edo azokatik kentzeko.
  • Antolakundeak adierazten duen tokian jarriko du postua erakunde bakoitzak.
  • Deialdi hau informazioa emateko da eta, jasotzen denean, ez du ferian parte hartzeko eskubiderik ematen. Azokara joatea baimentzen duen titulu bakarra ONARPEN-GUTUNA da, martxoaren 11n hautatutako erakundeei emango zaiena.
  • Debeku da animaliak azokan sartzea.
  • Informazio-orri eta -gailu guztiak ele bietan egongo dira. REAS Nafarroaren laguntza izan dezakezue itzulpenetarako. Entitate bakoitzaren izena duten orriak prestatuko dira.
  • Azokako egunetan tailerrak, musika, erakusketak… izango dira. Zuetako batek tailer horietako batean parte hartu nahi badu, proposamena lehenbailehen bidaltzea, programatu ahal izateko.

Iruñeko Udalak eskatutako baldintzak:

  • Azokan parte hartzean, saltokiek konpromisoa hartzen dute JEZaren, Gizarte Segurantzaren eta Udal Ogasunaren inguruko betebeharrak egunean izateko.
  • Elikagai- eta ostalaritza-postuei dagokienez, elikatze-postuen ardura da elikagaien osasunari eta segurtasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzea. Hitz egin gurekin.

REAS Nafarroako bazkide izan nahi baduzu, beti dago zabalik horretarako epea. Jarri gurekin harremanetan.
 

Categories: Barneko REAS