REAS Nafarroako Ekonomia Solidarioaren XVI. Jardunaldiak “Elikadura burujabetza, kapitalismo osteko trantsizio ekosoziala” lelopean eginen dira Iruñean apirilaren 16tik 21era.
Larrialdi klimatikoa botere ezberdinek politika publikoak benetako trantsizio ekosozialerantz bideratzeko nahikoa ez den une honetan, Ekonomia Solidarioak Elikadura Burujabetza planteatzen du herritarren lehentasunak berrantolatzeko faktore gisa. Horrekin lotuta, pertsonen mailako ekonomia sustatu nahi du Ekonomia Solidarioak, herri bizien eta hiri landatarren artean bizirik dagoena. Zirkuitu laburreko ekonomia, ekoizpen lokal eta ekologikoaren artean zubiak eraikiko dituena; banaketa txukuna eta kontsumo kritikoa sustatzen duena, kontzientea dena. Ekonomia bat ez dena ondasun naturalen suntsipenean oinarritzen, baizik eta zaindu eta birsortu egiten dituena. Kapitalismo osteko trantsizio ekosozial baten eraikuntza konpartituaren aldeko ekonomia bat, hain zuzen ere.
Hau da jardunaldi hauen egitaraua:
Apirilak 16, 11.00
Auzolan Piparrikan
Apirilak 17, 19.00 Geltoki
Podcast, pastak eta ardoa
“Herriak bizirik”
Stephanie Chiron kazetariarekin
Ondalaneko Garirekin eta Unxeko Amaia bizilagunarekin
Apirilak 18, 19.00 Katakrak
Landatik platerrera: Elikadura Burujabetzaren erronkak Nafarroan
Jon Garai Ekoalde
Fernando Ustárroz Landare
Miriam Otxotorena Artzaia eta ekoizlea
Dinamizatzailea Ester Montero Arrea
Apirilak 19, 19.00 Katakrak
Elikadura Burujabetza eta lurraldearen defentsa: gure etorkizuna mehatxupean jartzen duten proiektuak
Gotzone Sestorain Makroetxaldeen aurkako plataforma
Mikel Sobrino Erdiz Bizirik
Joxian Jauregi NEETEN
Belen Ausejo UrBizi
Dinamizatzailea Pablo Lorente Sustrai Fundazioa
Apirilak 21, 19.00 Geltoki
Azoka gardenak
Aritz Ganboaren eskutik bisita gidatua, euskaraz. Ondoren, jardunaldien itxiera eta topa Nafarroako makroetxaldeen aurkako Plataformarekin