Aurten ere, Ekonomia Sozial eta Solidarioa ispiluaren aurrean jarri da. Baina islatutako irudi soil bat baino gehiago, datuetan eta praktiketan oinarritutako erradiografia bat erakusten dugu. ESSk sortzen duen ekosistemaren beraren erradiografia, datuak, praktikak eta emaitzak baloratuz Auditoretza Sozialaren bidez. Hau dena REASek ESSko erakunde eta enpresen eskura jartzen duen autoebaluazio-tresnaren bidez egiten da.
Auditoretza Sozialak oinarrizko adierazle kualitatibo eta kuantitatibo sorta bat erabiltzen du, eta erakundeei beren funtzionamenduaren diagnostikoa egiteko aukera ematen die. Honek ere, gizartearen eta ingurumenaren esparruetan kalitatea hobetzeko banakako estrategiak zehazteko aukera ematen die. Prozesuak Ekonomia Solidarioaren Gutunaren printzipioak nola eta noraino betetzen diren ebaluatzen du: ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa.