Skip to content

3. GJH – Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Kontu handiz begiratu behar da beti Estatuak osasun arreta emateari dagokion arduran izan daitekeen murrizketa oro eta, gainera, Ekonomia Solidarioaren ekimenak ez dira hauteman behar estatuko osasun zerbitzuaren ordezko gisa. Hala ere, ESko erakundeak posizio onean daude osasun zerbitzuak osagarritasunez emateko, zerbitzatzen dituzten komunitateengandik eta beren kideengandik hurbil daudelako.

Airearen kutsadura eta populazioa bereziki kezkagarria izan beharko litzaiguke, AEMET-Estatuko Metereologia Agentziaren txosten batean argitara emandako datuen ondorioz. Datuen arabera, Nafarroako Erriberan altua da substantzia organikoak, hautsa, kedarra, metalak eta substantzia kimikoak dauzkaten partikulen indizea. Itxura guztien arabera, Ebroko ibarrean diren aldameneko industria eta industrialdeetatik iristen dira.