Bai klima-aldaketa, bai natur ondasunen nahiz biodibertsitatearen agortzea gizakiak egun dituen erronkarik handienetakoak dira. Premiazkoa da tokikotik gizarte osoarentzako trantsizio bidezko eta demokratiko baterantz jotzea eta, era berean, premiazkoa da egungo natur ondasunak hobeki eta eraginkortasun handiagoz birbanatzea. Ura oinarrizko ondasuna da gizakiaren biziraupenerako eta duintasunerako eta, erakunde publiko orok halakotzat tratatu behar du, eta babestu behar du inork ere haren kudeaketa pribatizatu ez dezan eta espekulaziorako erabil ez dezan.
Sin categoría
17. GJH – Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko tresnak sendotzea
Finantza arloko pentsamendu neoliberalak ia xede bakarra duela esan daiteke: ahalik eta denborarik laburrenean kapitalaren etekina ugaritzea. Horregatik, finantza-sistema hori suntsikorra eta estraktiboa da eta, horren ondorioz, gizartea egiturazko krisi etengabearen mendean dago, eta horren Read more…