Skip to content

9. GJH – Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria bultzatzea eta berrikuntza sustatzea

Egungo hazkunde ekonomikoa ez da jasangarria, ezta eraginkorra ere. Ekonomia Solidarioan diharduten entitate sozialak eta enpresak bereziki erresilienteak dira krisi garaian, eta berritzaileak dira berez, eta printzipio jakin batzuei jarraikiz ari dira lehian dirua irabazteko asmo hutsez ari diren dinamika kapitalisten araupek merkatu ekonomikoan. Merkatu hori nolakoa den ikusirik, ESko entitate sozialek eta enpresek bestelako merkataritza estrategiak asmatu behar izaten dituzte, elkarrekiko laguntzak eta kapital sortzaile eta berritzailean oinarriturik, ekonomiaz eta gizarteaz duten ikuskerarekin bat. ESak, berrikuntza eusteari utzi gabe, hurbiltasunean, autonomian eta lankidetzan oinarritutako loturak mantentzen ditu. Funtsezkoa da zer garapen eredu nahi dugun birplanteatzea eta, horrez gain, zer eredu behar dugun egiazki gizarte osoa sendotuko badugu. Berrikuntza bereziki da beharrezkoa garapen adierazleetan, gizartea eta ekonomia birbanatzaileagoa eta jasangarriagoa eginda. Era berean, desberdintasunak sakonduko ez dituzten eta arrakala digitala murriztuko duten tresna digitalak bultzatu behar dira.