Skip to content

Aislanat, etxeak isolatzeko soluzio ekologikoa eta jasangarria

AISLANAT Nafarroan egindako zelulosazko isolatzailearekin lan egiten duen enpresa da. Egunkari birziklatuaren paperetik abiatuta, isolatzaile erabat ekologikoa egiten dute, etxea leku eroso eta bero bihurtzeko.

Nafarroako REAS sareko kidea da Aislanat, eta industrian ere gauzak beste modu batean egiteko aukera dagoela egunero frogatzen dute: modu ekologikoan lan egin, komunitateari zerbitzu jasangarri bat eskaini…

Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa honetan Iñigo Puncel-ek azaldu du nola lortzen duten egunkari hauek isolatzaile bihurtzea.