Geltokiko Ehungintza Foroak Truke Fest arropa-trukerako jaialdiaren lehen edizioa egin du ostegun honetan. Foroa REAS Nafarroak, Geltokik, Madre Coraje elkarteak, Medicusmundik, Setem Nafarroak, Emaús Traperoak eta Nafarroako ehungintzako artisauak osatzen dute. Lehen edizio honetan, animazioa, berrerabilitako arropen desfilea eta Clean Clothes – Ropa Limpia kanpaina nazioartekoaren dinamikei buruzko informazioa eskaini dira. Ekitaldia Geltokiko andenetan egin da, Iruñeko autobus zaharreko geltokian. Hurrengo hitzordua azaroaren 11an eta 22an izanen dira, Madre Coraje-ren dendan eta Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza dagoen Salón Pinaquy-n, hurrenez hurren. Parte hartzea doakoa eta izen-emate barik izango da.
Ekimen honen helburua da jendeari erakustea zer ondorio dituen arropa masiboki ekoitzi, erosi eta botatzeak, bai ingurumenarentzat bai gizartearentzat. Arropa enpresa handiek hori bultzatzen dute, baina guk bestelako aukera bat proposatzen dugu: armairua berritu arropa berririk erosi gabe, jantziei bizitza berria emanez eta zaborretan amaitzea saihestuz.
Funtzionamendua sinplea da: parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost jantzi ekar ditzake, egoera onean daudenak, eta horien truke puntuak eskuratuko ditu. Puntu horien bidez beste jantzi batzuk eraman ahal izango ditu etxera. Parte-hartzaileek lortutako puntuak momentuan bertan trukatu ahal izango dira beste arropengatik edo gorde hurrengo edizioetan erabiltzeko.
