IruZiklo-ri eman nahi diogu ongietorria. Bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan dabiltzan hainbat erakundek eta pertsonak sortutako aliantza da eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kooperatiba Integral bat eratu dute. Ekonomia zirkularrari eta kooperatibismoari eskainia da, gero eta bazkide sare handiagoa sortzeko.
CicloLab Segundo Ciclo-k dinamizatua dago. Erakunde hori 2017az geroztik ari da lanean bizikleta erabiliak eta haien osagaiak berreskuratzeko eta balioa emateko. Alde bat denda da eta, bestea, berriz, tailer profesionala, bizikletak erosi, saldu eta konpontzeko.
Bestalde, IruZiklo dago. 2018an abiarazia, bizikletaren inguruko mugikortasuna eta jasangarritasuna lantzen ditu, administrazio publikoei eta ikastetxeei prestakuntza emanda. Mugikortasun jasangarriari buruzko zabalkunde eta aholkularitza lana ere egiten du, enpresa, elkarte eta herritar guztientzat.
Eta azkenik, Ziclo-P, lehenagotik ere Nafarroako REAS sarean sartutakoa. Ziklo-logistikako kooperatiba txiki bat da, 2021eko ekainean sortua, CoopCycle federazioko bazkidea. Helburua da etxez etxeko janari banaketan ari diren plataforma handien alternatiba izatea eta azken miliako pakete-zerbitzuetan jardutea.
