Ekonomia Solidariotik eredu berrietarako trantsizioa aldarrikatzen dugu, non Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutuna osatzen duten sei oinarriek – ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta erakundearekiko konpromisoa – ekonomikoki eta sozialki eraldatzaileak diren ekimenak, espazioak eta sareak sortzea ahalbidetzen duten. Printzipioen Gutunaren 1. urteurrena dela eta, Ideariaren azken edizioan grabatutako bideo sorta hau argitaratu dugu, non aktibistek eta ESSko kideek Ekonomia Solidarioaren oinarriak azaltzen dituzten.