REAS Nafarroan ikastaro hau antolatu dugu Ekonomia Solidarioaren ikuspegitik ekimen batean parte hartu nahi duten pertsonei orientazioa emateko.
Enpresa baten bidez etekinak lortzeak bateragarria izan behar da garapen jasangarria ahalbidetuko duen konpromiso sozial eta ingurumenarekin.
Pentsatu duzu ekimen bati ekitea, baina kezkatzen zaitu egungo gizarte eta ingurumen erronkei aldi berean aurre egiteak?
Baduzu enpresa bat martxan, baina jakin nahi duzu nola egin dituzten beste batzuek onurak eta printzipioak bateratzeko?
Jakin-mina duzu enpresa bat nola antolatzen den gizarte eta ingurumen-printzipioei uko egin gabe?
Zure zain gaude.
Ekonomia sozial eta solidarioko enpresek berek erantzungo dizute.
Kostua:
Ikastaroa doakoa da parte-hartzaileentzat. REAS Nafarroaren helburu horretarako ematen dituen Nafarroako Gobernuaren funtsen bidez finantzatzen da.
Metodologia:
Ikastaroak 5 saio izanen ditu, 3 egunetan eginak.
Saioek informazio teorikoagoa eta REAS Nafarroako entitateen esperientziak tartekatuko dituzte.
Pertsonek saio guztietan eman dezakete izena, edo banaka egunero. Lehentasuna izanen dute ikasturte osoan izena ematen dutenek.
Azaroaren 19an (ostirala), 24an (asteazkena) eta 26an (ostirala) izango dira datak.
Ordutegia: 9:00etatik 13:30era, atsedenaldia tartean dela.
Tokia: Emausko Traperoen lokalak (Avda. Gipuzkoa 11 – Berriozarko)
Egitaraua:
Azaroaren 19a, ostirala.
Ekonomia solidarioan ekitea, gaitasun ekintzailearen oinarriak.
Gaztelan-ek emana
Azaroaren 24a, asteazkena.
Enpresa egituratzen.
- Gobernantza. Pertsonak dira zentroa, nola hartu erabakiak, nola zaindu komunikazioa eta lan giroa.
Mauge Cañadas - Esperientzia-panela Enpresek kontatuko digute nola antolatzen diren, zergatik aukeratu duten forma juridiko bat edo beste, nola hartzen dituzten erabakiak, zer zailtasun izan dituzten…
Azaroaren 26a, ostirala.
Finantzaketarekin zuloak konpontzen
- Zure ekimenerako finantzabideak. Zer finantziazio-iturri daude finantziazioa lortzeko?
- Esperientzia panela: Enpresek finantzaketa lortzeko nola egin duten kontatuko digute.