Banku tradizionalaren alternatibei buruz hitz egin dugu Jordi Ibáñezekin, Finantza Etikoak Fundazioko zuzendariarekin. Fiare Banca Ética sortu dute Italiako Banku Popolarrarekin batera.
Jordirekin, besteak beste, banketxeen etikarik gabeko praktikei aurre egiteko fundazioak egiten dituen protesta-ekintzak aztertuko ditugu; esaterako, bankuen gerra-armamentuan egindako inbertsioa salatzen duen ‘Banka Armatua’ kanpaina.
Horri buruz eta askoz gehiagoz hitz egin dugu Jordirekin, Mercado Social Irratiaren atal berri batean.