Skip to content

«Energia-komunitateak», etorkizuneko aukera bat

Nahi eta behar dugun eredu energetikoari buruzko eztabaida inoiz baino ageriago dago. Horrek aukera bikaina ematen digu zalantzarik gabe hil ala bizikoa izango den figura bat zuengana hurbiltzeko: energia-komunitateak. Europar Batasunak erakunde juridiko gisa definitzen ditu, eta horien inguruan biltzen dira pertsonak, enpresa txikiak, elkarteak eta tokiko erakunde publikoak, elkarrekin, energia berriztagarrien (elektrizitatea, beroa eta hotza), eraginkortasun energetikoaren, mugikortasun iraunkorraren eta abarren sustapenean oinarritutako jarduerak garatzeko; hori guztia beren ingurunean onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak bilatzera bideratuta dago.

Eta hau da Goienerren 8 urte daramaguna. Jaio ginenetik energia guztiona izatea nahi izan dugu. Horregatik urruntzen gara proiektu faraonikoetatik, berriztagarriak izan edo ez; erregai fosilen erabilera iraunarazten duten ereduetatik eta pertsonak ahalduntzen ez dituzten praktiketatik. Hori da guretzat Energia Komunitate bat: tokiko eremuan beren etorkizunaren gidaritza hartu nahi duten pertsonak, energia tresna gisa erabiliz, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa, ingurumenarekiko errespetuzkoa eta ahaldunduagoa ahalbidetzeko.

Informazio gehiago gure webgunean:

www.goiener.com
Energia-komunitatea zer den eta nola eratu jakin nahi baduzu, hemen bideo bat informazio erabilgarri askorekin: