Skip to content

Eragin politikoko guneak

Espacios de coordinación

REAS Nafarroa, bere lan ildoen helburuak lortzeko, beste eragile batzuekin lankidetzan aritzen da hurrengo elkarguneetan.

NEGEK Nafarroako enpresen konfederazioa da, bertan biltzen dira Nafarroako Ekonomia Sozialaren familien erakunde ezberdinak.

Hurrengo elkarteek osatzen dute: ANEL (sozietate laboralak eta kooperatibak); UCAN (nekazaritzako elikagaien kooperatibak); EINA (gizarteratzeko enpresak); Nafarroako Fundazioen elkartea; REAS Nafarroa eta CEISNA (Nafarroako Ekintza Sozialeko Lantoki Bereziak).


2008ko krisiaren ondorioz sortutako plataforma, eragile sozial ezberdinek osatzen dutena, murrizketen politikei aurre egiteko eta eskubide sozialak defendatzeko.


La Plataforma de Entidades Sociales de Navarra (PES)

Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma

Lau sare hauen artean arlo ezberdinetan lan egiten duten Nafarroako 160 erakunde sozial ordezkatzen ditugu: nazioarteko garapenerako lankidetza, bazterketa soziala, desgaitasuna, ekonomia solidarioa, inmigrazioa eta osasungintza.


Elikadura burujabetzaren aldeko asanblada

Elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak koordinatzeko gunea.


Klimaren aldeko Aliantzaren plataforman hartzen dugu parte. Plataforma honek 40 eragile sozial eta ekologista biltzen ditu, larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharra azpimarratzeko, bai botere publikoetatik baita herritarren aldetik ere.

Hitzaldiak, tailerrak, ekintzak eta bestelako ekimenak bultzatzen dira herritarrak arazoaren jabe egiteko. Instituzioak sensibilizatzeko eta politikoki eragiteko lana ere egiten da.


Pancarta Stop Ganadería Industrial

Makroetxaldeen aurkako plataforma

2021an jarri zen martxan Nafarroako Makroetxaldeen aurkako Plataforma. Elikadura burujabetza defendatzea du helburu, eta bide batez, gehien bat agroekologikoa den eredu estentsibo eta jasangarria defendatzea, abelzaintza industriala alde batera uzteko. Eredu agroekologiko bat lurraldeari lotuta, eskala ertain eta txikikoa, hurbiltasunean oinarrituta, autosufizientea.


Fiare Nafarroa elkartea

Nafarroako Fiare Banka Etikoa bultzatzea izan zen. Gaur egun, gure lurraldean finantza etikoak zabaltzea du helburu.


REAS Geltoki proiektuaren bultzatzaileetako bat da, eta lankidetza estua du harekin funtzionatzeko eta baterako ekintzak diseinatzeko. Batera egindako ekintzez gain, beste ekintza batzuk ere egiten dira beste erakunde batzuekin lankidetzan, Geltoki Foroen bidez.

Geltoki foroak Geltokin hainbat alderdiri buruzko jarduerak egiteko lan-guneak dira. Foro horiek hainbat gai jorratzen dituzten erakundeak eta pertsonak biltzen dituzte. Hauek dira:

  • Ehungintza Foroa: arropa jasangarria sustatzeko, ehungintzaren sektoreko abusuen salaketa.
  • Energia Foroa: Energia jasangarria eta energia horren erabilera egokia sustatzeko jarduerak bultzatzen ditu, baita tresna elektrikoak birziklatu eta berrerabiltzea ere.
  • Finantza etikoen foroa: Bere helburua finantza etikoak zabaltzea eta sustatzea da.



REAS Red de Redes Estatu mailako ekonomia solidarioaren sare konfederala da. Lurralde- eta sektore-sareak biltzen ditu. Ekonomia Solidarioaren gaiak koordinatzeko espazio egonkorra eta nagusia da.


1080 Orain herri ekimena eragile sozio-sindikalek eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak osatzen dute, eta Nafarroako erakundeek pentsioak 1080€ arte osatzea du helburu.