Skip to content

#Geltokia: Baku Barrikupel, ekonomia zirkularra Lizarraldeko landa eremuan

Geltokia saioaren bigarren denboraldiaren lehen atalean, Amaia Prieto Baku Barrikupel egitasmoko kidea eta Amaia Olaberri Emauseko Trapuketariak elkarteko komunikazio arduraduna izan dira Aritz Ganboarekin. Prietok eta bere aitak Baku Barrikupel egitasmoa jarri zuten martxan duela hiru urte Zabal herrian, eta egitasmoa ardatz hartuta, birziklapenaz, berrerabilpenaz edota herri txikiak bizirik mantentzearen garrantziaz hitz egin dute.