Skip to content

“Helburu sozialak” laukia markatu zure Errentaren Aitorpenean

Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak, Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN) eta Nafarroako Gurutze Gorriak, hamabigarren urtez, errenta aitorpenean “gizarte helburuak” laukia  aukeratzera gonbidaten zaituztegu, baita  gogorarazi nahi dugu enpresak marka dezaketela Gizarte helburuetarako 0´7 laukia haien sozietateen gaineko zerga aitorpenean.

Gaur hasten dugun kanpainarekin gogorarazi nahi diegu zergadunei eta enpresei beren zergak ordaintzean jasotzen den dirua nora bideratzea aukeratzeko eskubidea daukatela baita finantziatzen diren programen berri eman nahi izan dugu.

Ordezkatzen ditugun 150 elkarteek argi adierazi nahi dugu garatzen ditugun programa guztiak ahultasun egoeran dauden pertsonetzat bideratuta daudela.  

Aipaigarriak diren hainbat datu (dossierra):

  • 2023.urtean, nafarroan eta beste herrialdetan martxan jarriko diren proiektuetara bideratuko diren 12.065.383 euro bildu ziren. Helburu sozialetako laukia markatzen dutenen pertsonen kopurua gorako joera jarraitu du azken urteetan. 2010ean 5milioi euro jasotzetik gaur egungo 12 milioi-etara.
  • Pasaden urtean jasotzako 10,9 milioi eurorekin 500 baino gehiago proiektu martxan jarri ahal izan ziren. Desgaitasuna duten, bazterkeria egoeran dauden eta adinez nagusiak diren pertsonekin eta ingurumen eta nazioarteko lankidetza sustatzen duten programak finantziatzeko aukera eman dute.
  • 244.814 zergadun, %47,20a, gizarte helburuetarako laukia markatzea erabaki zuten pasaden urtean. Helburu sozialetako laukia markatzen dutenen pertsonen kopurua gorako joera jarraitu du azken urteetan.
  •  Kezkagarria iruditzen zaigu laukia txurian uzten dutenen pertsonen kopuruaren igoera, %23,6a (122.634 zergadun). Gainera 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonen artean ia %50a txurian uzten dubere errenta aitorpenaren laukia.

Horregatik guztiagatik aurten ere kanpaina kolektibo honetan zehaztu nahi izan dugu.

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu aztertzea zergatik 122 mila pertsona baino gehiago oraindik txurian uzten duten bere errenta aitorpenaren laukia. Izugarri kezkatzen gaitu guzti hau eginda ailegatzen diren aitorpenengatik edo zergadunek aukeratzeko eskubidea dutela ez jakiteagatik gertatzea.

Kontutan hartu eta babesten dugu gizarte eragile guztien erantzukizuna eta baita administrazioarena dela herritarrak eta enpresak informatzea, beren eskubidea betetzeko erreztasunak eskainiz. 

Sozietateen gaineko zergak

2022.urtetik enpresak gizarte helburuetara bideratutako laukia markatzeko aukera dute, haien sozietateen gaineko zergan. Azkeneko epealdian 285.000 euro jaso izan dira, eta oso positiboki baloratzen dugun arren kalkulatzen da 3,5 milioi euro jaso ahal izan ziren. Beraz, aurten espero dugu zenbaki horietara iristea.

  • Iruzurraren, ihesaren eta elusio fiskalaren aurka borrokatzea.
  • Zerga-sistema erreformatzea, diru-bilketa handiena eta ahalegin fiskal handiena batez ere ekonomia errealaren gain egon ez dadin, eta bai finantza-ekonomiaren etekinen eta eragileen gaineko zerga-presio eraginkorra handitu dadin.
  • Berdintasuna, ekitatea eta justizia soziala sortuko dituen zerga-sistema bat eskatzen dugu.
  • Estatuaren tratamendu bera eskatzen dugu; izan ere, zergadunek bi aukerak hautatzean, % 0,7 ematea lauki bakoitzari (hau da, % 1,4 guztira).
  • Ez aldatzea 7/2009 Legean berretsitakoa.