Ekonomia sozial eta solidarioa sustatzen dugu Nafarroan, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek prestakuntza eta enplegu duina eskura izan ditzaten gure enpresetan egiten duten lanaren bidez.
Kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu zure erakundeari eta zure gizarte-inguruneari, eta, aldi berean, aukera bat gara zailen duten pertsonentzat. Ekonomikoki bideragarriak gara, eta gure etekinak lanpostu berriak sortzera itzultzen dira, gehien behar duten pertsonentzat aukera berriak sortuz: ekonomia zirkularreko zikloak, gizarte-kohesio handiago baterantz aurrera egitea ahalbidetzen dutenak.
Horregatik, azaroan Nafarroako hainbat zonalde zeharkatuko dituen ekitaldira joateko gonbidapena egiten dizugu, proiektua bertatik bertara ezagutarazteko eta zure zonaldeko kohesio sozialerako baliabide gisa aurkezteko.
Nafarroako Gizarte Ekonomiaren sentsibilizaziorako eta sustapenerako 2023ko Ekintza Planaren barruan dagoen ekitaldi labur honen helburua da herritarrak erakustea eta sentsibilizatzea, laneratze-enpresak ikusaraztea, gizarte-ekonomiako enpresen presentzia sustatzea administrazioaren jardueran, eta gizarte-ekonomiak enpresa publiko eta pribatuetan duen presentzia handitzea, besteak beste. Zure zain gaude!
LIZARRALDEA
Data: Azaroak 17, ostirala.
Non: Lizarran
Lekua: ECOSITE Vivero de Empresas Miguel de Eguia. Paseo Zaraputz 1. Estella-Lizarra
Ordutegia:9:00-11:00
…
9:00 – 9:55 1. MAHAIA: REAS
- Ekonomia sozial eta solidarioaren aurkezpena.
- Sei printzipioak.
- Auditoretza soziala.
- Lorpenak eta erronkak.
- Kontratazio publikoa.
10:00 – 10:40 2. MAHAIA: EINA
- Laneratzeko enpresak. AGERIKOAK. Pertsonak eta lurraldea zentroan: LEEen eta datuen aurkezpena.
- Gizarteratzeko ibilbide baten azalpena.
- Erreserbaren bidez kontratazioa sustatzea.
- Film laburren aurkezpena.
10:45 – 11:00 3.SOLASALDIA
- LEEak lurraldean ulertzen eta integratzen lagunduko duten gaiak.
ERRIBERALADEA
Data: Azaroak 24, ostirala.
Non: Tuteran
Lekua: EDER Pl. Ha Levi Yehuda, 31500 Tutera
Ordutegia: 10:00-12:00
…
10:00 – 10:55 1º MAHAIA: REAS
- Ekonomia sozial eta solidarioaren aurkezpena.
- Sei printzipioak.
- Auditoretza soziala.
- Lorpenak eta erronkak.
- Kontratazio publikoa.
11:00 – 11:40 2. MAHAIA: EINA
- Laneratzeko enpresak. AGERIKOAK. Pertsonak eta lurraldea zentroan: LEEen eta datuen aurkezpena.
- Gizarteratzeko ibilbide baten azalpena.
- Erreserbaren bidez kontratazioa sustatzea.
- Film laburren aurkezpena.
11:45 – 12:00 3. MAHAIA: SOLASALDIA
- LEEak lurraldean ulertzen eta integratzen lagunduko duten gaiak.