Skip to content

Katakrak eta Kondestablen ospatuko dira REAS Nafarroaren Ekonomia Sozialari Buruzko XV. Jaurdunaldiak merkatu energetikoen inguruan

REAS Nafarroak gaurko eredu energetikoa gainditzeko beharrean jarriko du aurtengo edizioan, honek gizartean dituen eraginetan eta Nafarroan dagoeneko existitzen diren alternatibetan.

Ekonomia Sozial eta Solidarioari Buruzko XV Jaurdunaldiek martxoak 21, 28 eta apirilak 4 egunetan zehar ospatuko dira Katakrak liburudenda eta Kondestablearen Jauregiko konferentzia aretoetan ospatuko dira. Edizio honetarako, Reas Nafarroak atentzio berezia jarriko dio energia ereduari, hau gainditzeko beharrari eta dagoeneko Nafarroan dauden eredu eta ekimen alternatiboei ahotsa ematea du proposamen.

Energia eskubide bat da, osasuna, etxebizitza edo hezkuntza bezalakoa. Ezin da urteetan zehar pribatizazioei, pertsonei eta ingurumenari esker abeastu diren korporazioen esku utzi. Eredu energetikoaren aldaketa baten aurrean gaude. Petroleo merkea bukatzen den bitartean, energia fosil ez berriztagarrien prezioa igotzen da etengabe, eta klase herrikoien poltsikoak husten ari dira, kasino energetiko hau kontrolatzen eta kudeatzen duten kontu korronteak loditzeko.

Pasa den urtean tecnologiari eta multinazional tecnologikoei alternatiboak diren ekimenak ukitu ondoren, aurten hiru egunetan zehar egingo diren konferentzietan zehar, energian jarriko du argia REAS Nafarroak. Analisiak empresa energetiko erraldoiek gure lurraldean egiten dituzten aktibitateak ikertuko ditu, eta hegoaldeko herrialdeetan egiten dituztenak ere, batzuetan giza eskubideak urratzen dituztenak. Jaurdunaldiak ere ulertzen saiatuko dira ea zer dagoen empresa multinazional horiek erabiltzen dituzten aurpegi garbiketa prozesuen atzean (greenwashing), produkzio berdeko eta energia alternatiboen kontextuan hematen hari direnak.

Hiritar mailan, Jaurdunaldek energia kontuan hartuko dute eskubide bezala ulertuta, gizartearen ongi izatea eta energiarako sarbidea bermatzen dituena. Makro priektuen bidez egiten diren energia sortze prozesuak zalantzan jarriko dira, eta ikuspuntu lokal eta deszentralizatu batetik alternatibak nola atera daitezkeen azalduko dute Nafarroako hainbat proiektuek.

Hauxe da XV. Jaurdunaldietako programa osoa:

⚡️Eredu neoliberala eta greenwashing-a. Berriztagarriak bai, baina horrela ez. Ondarearen defentsa eta desazkundea.

? Martxoak 21, astelehena, 19h – Katakrak

Moderatzailea: Lorea Flores Compains,Greenpeaceeko kidea

OMAL (Latinoamerikako Multinazinalen Behatokia), Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate.

XXI. mendeko kapitalismoaren dinamikel ikertzailea, europear funtsen identiteen eta makro-proiektuen naturan espezializatua dago. Euska Herria Kapitalari Planto! Euskal Herria Kapitalari Planto! eragiteko eta mobilizatzeko espazioa da, Euskal Herriaren eta haren botere korporatiboaren aurrean.

Sustrai Erakuntza, Pablo Lorente.

Sustrai Erakuntzak berriztagarriekin inposatzen ari zaizkigun elektrifikazio-ereduaren alternatibak defendatzen ditu, merkataritzarako, espekulaziorako eta lurraldeen herrilurrez jabetzeko interes hutsagatik, baita energia berriztagarrietarako trantsizioko energia-eredu erreal baten herri-plangintza ere.

NEE-TEN, Roberto Pascual Orcajo “Paski”. Vecino de Esteribar, del paltaforma vecinal A Tomar Viento – Esteribar Bizirik, Haize Berriak y NEETEN.

NEETEN plataformen elkarketa gisa sortu zen, plataformek lurraldean duten eraginagatik makroproiektu berriztagarrien kontra, eta pertsonak erdigunean egoteko energia-eredua aldatzea proposatu zuen.

⚡️Burujabetza energetikoa eta energia eskubide bezala. Norbanakotik kolektibora.

? Martxoak 28, astelehena, 19h – Katakrak

Moderatzailea: June San Millán, REAS Nafarroako kidea.

Red Contra la Pobreza y la Exclusión Social, Jon Echeverría, batzorde. iraunkorreko idazkaria.

Gizarte-hezitzailea, Nuevo Futuroko sarearen batzordeko eta batzorde Iraunkorreko kidea. Energia eskuratzeko aukerarik ez izateak zerk eragin duen aztertzen du, orainaldi konplexu baten kontraesanak eta erronken kontestuan.

Antonio Aretxabala. Geologoa eta Zaragozako Unibertsitateko ikerlaria.

25 urtez Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Laborategiko Hormigoi Armatuaren (HA) eta Lurzoruen (SE) arloko geologia eta geoteknia irakaslea eta zuzendari teknikoa da Aretxabala. Energia, klima eta gizarte-inpaktue buruzko nazioarteko eztabaida zientifikoan parte hartzen du, baliabideen gainbeherarekin, eta hiriak hirigintza geologiko berri batera egokitzen ditu.

Cecilia Sánchez Suárez, Ekologistak Martxaneko kidea.

Ekologistak Martxan herri eta hirietan banatutako 300 talde ekologista baino gehiagoren konfederazioa da. Ekologismo sozialaren parte gara. Haren ustez, ingurumen-arazoek gero eta globalizatuagoa den ekoizpen- eta kontsumo-eredu batean dute jatorria. Eredu horretatik beste gizarte-arazo batzuk ere sortzen dira, eta aldatu egin behar da krisi ekologikoa saihestu nahi bada.

⚡️Jasangarritasun erreala: benetako istorioak, lokalak eta deszentralizatuak.Ereduak eta EES-aren proposamenak.

? Apirilak 4, astelehena, 19h – Condestable

Moderatzailea:Miriam Sotés, Greenpeaceko kidea

Comunidad Energética de Esparza / Espartzako Energia Erkidegoa, Ramón Lakuntza.

Espartza, Iruñerriko herri txiki batean, energia elektriko fotovoltaikoaren sorkuntza eta kontsumo partekatuaren esperientzia aitzindaria jarri zuen martxan 2019an. Frontoian 40 etxebizitza hornitzen zituen lehen instalaziotik, orain energia komunitatea handitzen, biltegiratzen eta kudeatzen ari da, kontsumitzen duten energia guztia ekoizteko.

Gares Energia y GaresBide.

GaresBide Herritar Komunitate Energetikoa: GaresEnergia talde eragilea: Garesko herritar taldea zeinak auzalanean energia eta ingurugiro ekimenak martxan jartzen dituen. Herritik eta herriarentzako jarduera parte hartzaileak sustatuz.

Som Energia – Energia Gara Nafarroa

Aberasteko asmorik gabeko energia berdea kontsumitzeko kooperatiba da. Bere jarduera nagusiak jatorri berriztagarriko energia merkaturatzea eta ekoiztea dira. Haren konpromisoaren bidez, egungo energia-eredua aldatu nahi da, %100 berriztagarria den eredua lortzeko.

Goiener Autokotsumo zerbitzua eta Argi Hezten proiektua.

Goienerrek, sorkuntza- eta kontsumo-proiektu kooperatibo gisa, energia-subiranotasuna berreskuratu nahi du herritarrentzat, gaur egun liberalizatuta dauden sektore elektrikoko zatietan sartuz: komertzializazioa (energia-erosketa) eta sorkuntza (energia-sorkuntza). Garraio-parteak (goi-tentsioa REEren esku) eta banaketa (erdi-tentsioa eta behe-tentsioa konpainia handien esku) araututa daude oraindik.

Ezka Ibaia Energia- Isaba. Aitor Perez, concejal del Ayuntamiento de Isaba.

Izaban dugun eredu energetikoa bitxia da, izan ere, Udalaren menpe ekoizpen elektrikoa, banatzailea eta komerzializatzailea dugu.Esan dezakegu “hiru hankak” udalaren menpe daudela, hiru enpresa publikoren bitartez.Zentral hidroelektrikoa XX mendeko 60ko hamarkadatik martxan dago Izaban. Beti ezagutu izan dugu eta herrian denek dakite hamarkadak daramatzagula orain hain bogan dagoen “energia berdea” ekoizten. Nafarroan hiru udalerrik bakarrik dira herriko argindar azpiegituraren jabe; Orbaitzeta, Urdazubi eta Izaba. Komerzializatzailea, 2018an abiatu eta gero, dagoeneko 500 bezero inguru ditu; gehienak izabakoak, baina beste asko kanpokoak dira.

Antolatzailea :

Languntzen dute:

Finantiatzen du: