-Kaixo Aitor!!
-Aupa Amaia!! Zer moduz?
-Oso ongi! Kontsumo Talde batean sartu nauk eta arras pozik nagok.
-Zer dion! Eta zer dun hori? ??
-Ba, taldetxo bat duk eta auzoko jendea biltzen gaituk produktu ekologikoak ekoizleei zuzenean erosteko.
-Ederra kontua. Barazkiak?
-Bai, barazkia eta fruta batez ere, baina hamaika gauza gehiago ere bai, hala nola arrautzak, gazta, egoskariak, arroza, garagardo artisaua, bidezko merkataritzako produktuak, olioa, ogia, xaboiak, baita hazkuntza ekologikoko haragia ere ???????????
-Eta hori guztia ekoa dun?
-Bai, gure taldean bai; beste batzuetan, dena ez. Ekologikoa, garaian garaikoa, 0 km-koa, soltean, eta ekoizle txikiei lagundu nahian. ?
-Eta gutxieneko kopuru bat eskatu behar dun gauza bakoitzetik?
-Ez. Behar adina eskatzen duk zernahitarik.
-Eta lan handia dun talde bat sortzea edo parte hartzea?
-Bai zera, gauzak banatzeko toki bat lortu beharra zagok eta eskari bat eramateaz arduratu. Beste talde batzuek lagunduko diate dena antolatzen. Eta gainera, taldean giro onak zagok eta jende interesgarria ezagutzen duk ??????♀️
-Eta denda txikiak? Ez ote dun haien kontrakoa?
-Tira, kontsumo taldearekin batera, erosketa auzoan edo azoketan egin dezakek, azalera handiez paso eginda.
-Eta sosaz ongi ateratzen haiz? ??
-Ea, garaian garaikoa eta tokian tokikoa duk, eta zuzenean zatorrek ekoizlearengandik, hiperra baino merkeagoa duk, eta sosa ez duk bitartekarien eskuetan gelditzen ??????
-Horra eraldakuntzarako tresna ahaltsua ??
-Bai, halaxe duk, horixe duk ideia. Ea, anima hadi eta egin ezak talde bat hire auzoan! Gure taldeak lagunduko dik!!??️?
Jaime (Piparrika) – Komunitateko hiri-baratzea
Lekua | Izena | Harremana | Maiztasuna | Saski mota |
Aizarotz | Basaburuko Kontsumo Sareak | basaburuaks@gmail.com | irekia | |
Ameskoabarren | Burgaloki produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea | joseignaciomachin@gmail.com | 15 egun | irekia |
Antsoain | Antsoaingo kontsumo taldea. | 699 30 45 65 (Javi) | astekoa | irekia |
Arterra Bizimoduk (Artieda) ekoizten du eta Iruñean banatzen da | Baratzan Blai | baratzanblai@gmail.com | astekoa | itxita |
Barañain | Barañain | astekoa | itxita | |
Egillor | Beasoain | Garaño Azoka | irekia | ||
Espartza Galar | Espartza Galar Kontsumo Taldea | careli66@hotmail.com | astekoa | irekia |
Leitza | Leitzeko K.T. | info@leitzekokt.eus | astekoa | irekia |
Iruñea. Arrosadia | Arrosadia | mirianuhalte10@gmail.com | irekia | |
Iruñea. Alde Zaharra | Jateko | jatekokide@gmail.com | astekoa | irekia |
Iruñea. Alde Zaharra (Auzoenea eta Zabaldi) eta Arrotxapea (LAB) | Tomate Gorriak | tomategorriak@gmail.com | astekoa | irekia |
Iruñea. Alde Zaharra | Katakrak | kantina@katakrak.net | Astekoa edo 15 egunean behingoa | itxita |
Iruñea. Larraona Ikastetxea | Proclade-Larraona | xabizurdiaga@yahoo.es | astekoa | irekia |
Iruñea. Lehen Zabalgunea | Erleak | erleak@tutanota.com (606667631) | astekoa | irekia |
Iruñea | Bizilur (EHNE) | irekia | ||
Sarriguren | Ekoesibar K.T. | ekoesibar@gmail.com | astekoa | irekia |
Etxauribar | Etxauribar Kontsumo Taldea | etxauribarkontsumo@gmail.com; etxauribarlanean@gmail.com | hilekoa | irekia |
Zizur Nagusia | Saski Betea | saskibetea@gmail.com | astekoa | irekia |
Kontsumo talde bat osatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Jateko-rekin edo ErleaK-ekin