Merkataritza gune handiak: gure ekoizle txikiak hondoratzen dituen kontsumo eredua

Gehiago, azkarrago eta merkeago erosteko aukera ematen ziguten merkataritza gune handiak agertzen hasi zirenean, errotik aldatu zen gure kontsumo-eredua. Iraganean, pertsona bakoitzak bere soldataren %50 erabiltzen bazuen elikaduran, gaur egun batez beste %15 baino ez da gastatzen. Aurrerapausoa dirudi, baina nola lortu da hori? Gotzone Sestorian nekazari eta aktibista agroekologikoarekin izan gara Iruñeko Eroski hipermerkatuan bisita gidatua bat egiten gaur egungo kontsumo eredu honen inguruan hausnarketa egiteko.