Skip to content

Merkatu sozialaren katalogoa

Zer da Merkatu Soziala?

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, finantzatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko sarea, irizpide etiko, sozial, ingurumeneko eta demokratikoekin funtzionatzen duena, enpresek eta entitateek osatua, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Gutuneko 6 printzipioetan oinarrituta. Gizarte-merkatuaren bidez, sare bat sortzen dugu, gure beharren zati handi bat giza eta ingurumen aldetik modu iraunkorrean betetzen duena, ahal den guztia logika kapitalistatik deskonektatuz, non helburu bakarra onura ekonomikoa baita.

Zer da Ekonomia Sozial eta Solidarioa?

Pertsonei eta bizitzaren iraunkortasunari beste interes batzuen gainetik lehentasuna ematen dien eredu ekonomikoa da. ESak tokiko garapen sendo eta erresilientea ahalbidetzen du, jarduera ekonomikoak giza mailako garapenaren zerbitzura jartzea proposatzen duena, gizartea eraldatzeko.

Egin bat kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzailearekin.

2021 Katalogoa paperean lor dezakezu Geltokin, Traperosen, Landaren, antolatzen ditugun jardueretan, eta beti eguneratuta gure webgunean.

Zuk ere uste duzu kontsumitzea ekintza politiko bat dela, ekonomia eraldaketa sozialerako tresna bat izan daitekeela herrien elikadura eta energia subiranotasuna indartzen ahal duena. Egin zaitez Merkatu Sozilaren kidea!

#MerkatuSozialaNaiz

QR kodea eskaneatu edo gure web orria bisitatu.

Informazio eguneratua jasoko duzu Nafarroako ESSri buruz eta REASeko Merkatu Sozialari buruz, eta beste hainbat ezusteko!