REAS Nafarroaren 20. urteurrena eta Geltokiren 5. urteurrena dela eta azaroaren 4ean eginen den ospakizunaz aparte, hilabete honetan beste hainbat ekimen eginen dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.
Azaroaren 8a, asteazkena, 19etan Ekonomia Alternatiba: hemen eta orain.
Aurten Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen 20 urte betezen du eta Geltoki proiektuaren aldi berean 5. Ekonomia alternatiboak errealitate bihurtu dira Nafarroako lurraldean, Ekonomia Solidarioaren Gutunaren printzipioak praktikatzen dituzten 60 erakunde bazkide baino gehiagorekin: ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa.
Koobizitzarekin hitz egingo dugu, etxebizitza kolaboratiboetarako erabilera lagatzeko kooperatiben sarearekin, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren jardunaren errealitatea ezagutuko dugu sarea osatzen duten hainbat erakunderen bitartez: Gure Sustraiak, Arterra Bizimodu, Landare eta MariCruz Nekazaritza Turismoa.
Azaroaren 15a, asteazkena, 19etan sareak ehunduz: kooperatiben gakoak
Ekonomia alternatiboak praktikatzen dituzten erakundeak sareetan antolatzen dira, elkarren artean lankidetzan aritzeko, baliabideak partekatzeko, eragin handiagoa izateko eta proiektu berriak antolatzeko. Sortzen diren egiturek, aldi berean, elkarri eragiten diote eta lankidetzan aritzen dira.
Mahai-inguru honek sare ezberdinak antolatzeko modu ezberdinak ezagutarazi nahi ditu. Lurralde desberdinetatik eta abiapuntu desberdinetatik, ekonomia alternatiboko sareek gure inguruneak eraldatzeko hainbat praktika eraikitzen dituzte. Denendako, Lizarraldea, Olatukoop Euskal Herrian, XES Katalunian eta Reas Red de Redes elkarteetatik gako eta eredu kooperatibo eraldatzaileak partekatuko ditugu.
Azaroaren 21a, asteazkena, 19etan Eta dirua zer? Finantzaketa etikoa
Kontsumoa, bereziki kontsumo kritikoa, eraldaketarako tresna politikoa izan badaiteke ere, finantzaketa etikoa ekonomia alternatiboko proiektuak garatzeko aukera bat da. Banku etikoak oximoron izateari utzi egin dio, eragin positiboa duten proiektuak sortzen laguntzen duten erakundeen alde egiten du baizik. Aurreztea edo kontu korronte bat izatea, zure diruak ez duelako finantzatuko gerraren negozioa edo espekulazioa oinarrizko premiekin, hala nola etxebizitzarekin edo elikadurarekin.
Fiarek eta Koop57k gure diruak gure interesen aurka lan egin ez dezan hemen eta orain dauden eta funtzionatzen duten aukeretara hurbilduko gaituzte.
Ekimen guztiak www.geltoki.red webgunean ikusgai.