Gizarte Erakundeen Plataformak sustatuta, pobrezia desagerrarazteko borrokaren hainbat interpretazioekin eginiko erakusketa artistikoa martxan jarri dute Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Iruña, 16 de octubre – Goizean zehar gizarte erakunde eta talde ezberdinak egindako hainbat artelan erakutsi dira autobús geltoki zaharreko nasetan, urriak 17an ospatuko den Pobrezia errotik kentzeko nazioarteko egunaren inguruan.
Gizarte erakundeen plataformak, CERMIN, REAS, GGKEn koordinakundea eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak osatzen dutena, urtero egiten den kontzentrazio tradizionalari buelta eman nahi izan diote, Nafarroako populaziora beste era batera iristeko. 16 erakunde eta gizarte talde ezberdin eta 8 eskola parte hartu nahi izan dute “pobreziaren aurka aniztasuna aberastasuna da” erakusketan, hain zuzen ere, pobrezia errotik kentzeko begirada aniztasuna eskaintzeren garrantzia nabarmenduz.
Erakusketa honekin Plataformatik argi utzi nahi izan dute iritzi ezberdinak entzutea, ezagutzea eta ikustearen garrantzia, irakurritako manifestuan adierazi duten bezala “Basoaren aniztasuna murrizten badugu, oreka hori hautsi eta basamortu bihur daiteke, planetako hainbat lekutan gertatu den bezala.
Pertsonak garrantzitsuenak diren gizarte bat nahi badugu, inor atzean geratuko ez den gizarte bat, bizitza eta zaintza erdigunea izango dituena eta iraunkorra eta eraginkorra den gizartea nahi badugu, aniztasuna ere bilatu behar dugu”
Erakusketan pparte hartu duta Coordinadora de ONGDs de Navarra, REAS, CERMIN, Red Navarra de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social, Energia Gara- Som energía, OCSI, Oxfam Intermon Navarra, Grupos de Acción Social de Medicus Mundi, Asociación Posthac, Médicos del Mundo Navarra, Fundación Xilema, Las Poderosas – Acción contra la Trata, Asociación Navarra Nuevo Futuro y Asociación SEI. Eta 8 escola CPEIP Tudela Elvira España, CPEIP Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP, Colegio Pamplona Miravalles – Redín, Colegio de Educación Especial Pamplona El Molino, CPEIP Pamplona San Jorge, Colegio Pamplona Santa María la Real Maristas, Colegio Puente La Reina Seminario Reparadores Dehonianos y IES Burlada Ibaialde.
MANIFESTUAREN ZIRRIBORROA – POBREZIAREN ETA GIZARTE-BAZTERKETAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Pobrezia oso ikuspegi desberdinetatik aurkezten zaigu, egoera ugari sortuz. Besteak beste, haur-pobrezia, pobrezia erlatiboa, hileko pobrezia, pobrezia energetikoa dira gure hiztegian josi diren kontzeptuetako batzuk. Baina kasu guztietan, bizitza duina izateko beharrezkotzat jotzen den ondasunaren gabezia aipatzen da
.Pobrezia adierazteko moduak askotarikoak badira, pobreziari aurre egiteko moduak ere askotarikoak izan behar dira. Aniztasun hori islatzen da gaur hemen ordezkaritza duten gizarte-erakundeetan.
Natura beti izan da gizakiarentzako ikaskuntza-iturria; bertan ikusten dugunez, ekosistema batean, espezieen eta inguruneen aniztasunak ematen dio bidea bizitzari, eta horri eusten dio. Basoetan milaka espezie bizi dira, eta horiek elkarreraginean sistema jasangarria bihurtzen dute eraginkortasun handiz. Une zailetan birsortzeko eta berreskuratzeko gai den sistema.
Baina basoaren aniztasuna murrizten badugu, oreka hori hautsi eta basamortu bihur daiteke, planetako hainbat lekutan gertatu den bezala.
Pertsonak garrantzitsuena izango diren gizarte bat nahi badugu, inor atzean geratuko ez den gizarte bat, bizitza eta zaintza erdigunea izango dituena eta iraunkorra eta eraginkorra den gizartea nahi badugu, aniztasuna ere bilatu behar dugu, askotariko gizartea eraikitzeko lan egin behar dugu…
- Zailtasun gehien dituzten pertsonei alternatibak eskaintzen dituena.
- Jatorriaren, sinesmenen, ideologiaren, sexu-orientazioaren edo adinaren aniztasuna berdintzat hartzen, eta duintasunez bizitzen uzten duena
- Kapitala esku gutxitan kontzentratzen duten enpresa handien aurrean, tokiko ekimen ekonomikoen aniztasuna ahalbidetzen duen gizartea.
- Aberastasuna zerga-sistema koherente batetik eta iruzur eta praktika txarrik gabeko dibertsifikatu eta banatze sitema egokia duen gizartea.
- Gizarte-sare antolatu batekin, lanetik zailtasunei ikuspegi desberdinetatik aurre egiten diona.
- •Gure ingurumenaren aniztasun ekologikoa bermatzen duena.
Horrela, iraunkortasun erreala lortuko dugu, sistema bizia, bizitzari lehentasuna emango diona, pertsona guztiei aukerak eskainiko dizkiena eta zailtasunei modu koordinatuan aurre egin ahal izango diona sustatuz.
- Horregatik, “Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako nazioarteko egun” honetan, gizarte-ekintzaren, ezgaitasunaren, boluntarioen, nazioarteko lankidetzaren, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren, ekonomia solidarioaren arloetako pertsonak, mugimenduak eta erakundeak,
- pobreziaren aurrean aniztasuna aberastasuna dela esaten dugu. Horretarako, era sortzailean erakusten dugu gure aniztasuna, mundu guztiak duintasunez bizi ahal izango duen gizarte baten aldeko ahaleginak batuz.
- Eta gizarteari dei egiten diogu pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak hartzeko..
Eskerrik asko.