Skip to content

Nafarroako Parlamentuaren Urrezko Domina Gizarte Erakundeen Plataformari

2021. urtean, Parlamentuko taldeek eta Parlamentuko Agrupazioa Forala beren onarpena eta esker ona adierazi nahi diete hurrengo sarei: Nafarroako GGKEen Koordinakundearen (CONGDN), Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Sarea, Nafarroako Ezgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordea eta Nafarroako Ekonomia Solidario eta Alternatibo Sarea (REAS). Sare guzti hauek biltzen dira Gizarte Erakundeen Plataforman eta Plataforma honek da saria jasoko duena, hain zuzen ere..

Hala, PES garatzen ari den lanaren garrantzia onartzen da, eta, bereziki, Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030)0(0%) sinatzeko lankidetza nabarmentzen du. Akordio bat sinatu da, urte horretatik 2030 arte gauzatzeko, eta talde parlamentarioen eta kolektibo sozialen artean lanean jarraituko da. Nafarroako Parlamentuak ematen duen domina haren ibilbide osoaren eta hura osatzen duten talde eta entitate guztien aintzatespena da.

Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, eguerdiko 12ak aldera. Publiko gisa joan nahi baduzue, formulario hau bete behar duzue azaroaren 25a baino lehen: https://forms.gle/FRLomvr7bZdEKiHi8