REAS erakundearen barne-komunikazioa hobetzeko, barne-postako zerrenda berriro bultzatu da, duela urte batzuk zegoena berreskuratuz. Bertan entitate bakoitzaren helbide nagusiak sartu dira. Asmoa barne-komunikaziorako tresna bat izatea da, sareko edozein entitatek sareko gainerakoentzat interesgarriak iruditzen zaizkion mezuak bidali ditzan.
Zerrenda Riseup plataforman dago; plataforma horrek komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditu gizartea eraldatzeko borrokan diharduten erakundeei.
Zerrendara mezuak bidaltzeko:
Erabilera-arau labur batzuk:
- Ekonomia solidarioarekin zerikusia duten mezuak bidali.
- Laburra izan, hobe da testu labur bat eta estek bat informazioa gehitzeko.
- Mezuaren gaian, edukia laburtzen duen testu bat idatzi.
- Ez sartu artxibo “astunak”; posta-zerrendak ez du fitxategi handirik onartzen.
- Zuen erakundearen helbideren bat postan gehitzea nahi baduzue, jakinarazi.