Skip to content

SaioESS

Edozein enpresak irabaziak behar ditu bizi irauteko. Ekonomia Sozial eta Solidarioan, tresna bateratuak proposatzen eta garatzen ditugu sarean egiten dugun lanaren bidez, proiektuek iraun dezaten eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Gutunaren 6 printzipioei lotuta gara daitezen.

Norentzat:

Beren ekimenak Ekonomia Sozial eta Solidariorantz igarotzeko eta hainbat gaitan sakontzeko formakuntza eta aholkularitza nahi duten pertsonak, enpresak eta erakundeak.


Lehentasuna izango dute REAS Nafarroako bazkide diren erakundetako kideek.

Kostua:

Ikastaroa doakoa da parte-hartzaileentzat. REAS Nafarroak xede horretarako bideratzen dituen Nafarroako Gobernuaren funtsen bidez finantzatzen da.

Metodologia:

Programak 2 orduko saio monografikoak ditu. Saioak independenteak dira eta bazkide diren erakundeek eskatutako gaiak jorratuko dituzte.

๐Ÿ“ Emausko Trapuketarien lokaletan

Hauek dira, orain arte, proposaturiko gaiak:

Segurantza Soziala zure mutua izan daiteke

Segurantza Soziala zure mutua izan daiteke

๐Ÿ—“๏ธ 2026/09/30๐Ÿ•‘ 12:00๐Ÿ–ฅ๏ธ Online + ๐Ÿ“BerriozarkoTrapuketarien azoka Lan-istripuen kudeaketak ez du zertan mutuen esku egon behar. Entitateek aukera dute kudeaketa Gizarte Segurantzaren eskuetan uzteko, osasun-eredu…

Aseguru etiko eta solidarioak, aseguru-tresna integral gisa

Aseguru etiko eta solidarioak, aseguru-tresna integral gisa

๐Ÿ—“๏ธ 2026/09/16๐Ÿ•‘ 12:00 – 13:30๐Ÿ–ฅ๏ธ Online Zer landuko dugu? Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeek babes-premia eta arrisku bereziak dituzte, eta askotan ez dira egokitzen ohiko…

Komunikabideekin nola erlazionatu.

๐Ÿ—“๏ธ 2024/10/8
โฐ18.00
๐Ÿ‘จ๐Ÿปโ€๐Ÿซ Haritz Pascual, Euskalerria Irratiko kazetaria

Info +

Gaur egun komunikazioak duen garrantzia eztabaidaezina da, eta ezinbestekoa da informazioa gizartera bideratzen dutenekiko harremana zaintzea.

Bi orduko tailer honetan, Haritz Pascual kazetariak harreman hori nola ezarri eta gure mezua gizartera hobeto iristeko informazioaren profesionalak nola zaindu azalduko digu.

Datuen balioa aro digitalean,nola mantendu segurtasunez

๐Ÿ—“๏ธ 2024/10/15
โฐ18.00
๐Ÿ‘จ๐Ÿปโ€๐Ÿซ Koldo Gallostra de Prada – BeRoot

Info +

Saio honetan, datuek egungo gizartean duten balioa aztertuko dugu, datuak ondo erabiltzearen eta babestearen garrantzia transmititzen saiatuz.

Datuen filtrazio batek enpresa bati eragin diezaiokeen ondorioetako batzuk aipatuko ditugu, eta, azkenik, datuen kapitalismoak izan ditzakeen ondorio sozioekonomiko eta politikoez hitz egingo dugu adibide praktiko batzuekin.

Bestalde, Interneten eraginpean dauden gure gailuek izan ditzaketen arrisku nagusiei buruz hitz egingo dugu, eta horiek erabiltzaile eta enpresentzat izan ditzaketen ondorioetako batzuk aipatuko ditugu. Ondoren, gure segurtasun digitala hobetzeko har ditzakegun oinarrizko segurtasun-neurriei buruzko aholku praktiko batzuk azalduko dira.

Amaitzeko, Kontzeptu Proba baten erakustaldi txiki bat egingo dugu, erasotzaileak posta elektroniko baten edo sare sozial baten pasahitza nola hauts dezakeen ikusteko. Horrela, pasahitz seguruen politika on baten eraginkortasuna ikusiko dugu, eta pasahitz sendoak egiteko aholku batzuk komentatuko ditugu.

Nola txertatu indarkeriarik gabeko komunikazioa ESSren proiektuen egunerokoan

๐Ÿ—“๏ธ 2024/10/23
โฐ18.00
๐Ÿ‘ฉ๐Ÿปโ€๐Ÿซ Anahรญ Sarasola

Info +

Indarkeriarik gabeko komunikazioa (CNV) giza harremanetan eta lan-harremanetan entzute sakona, errespetua eta enpatia sustatzen dituen harreman-eredua da.

Eredu horrek defendatzen du mundu gizatiarrago bat sor daitekeela, pertsona guztien beharrei entzun eta erantzungo diena.

Eta, horretarako, garrantzitsua dela erabiltzen dugun hizkuntza kontziente izatea eta eraldatzea, horren bidez errua, lotsa, iritziak, kritikak edo eskakizunak sor baititzakegu.

Bi orduko tailerra Anahi Sarasolak emango du, Komunikazio Ez-biolentoaren hezitzaile aditua, taldeen bideratzailea, bitartekaria eta terapeuta.