Alternatibak konpainia handien monopolioaren aurrean. Konpainia horiek, izan ere, erabiltzen dugun softwarearen zati handi bat kontrolatzen dute sistema eragileen eta web aplikazioen bidez.

Internet asko aldatu da. 2010. urtera arte, ez zen dena zentralizatzen hasi googlen, facebooken…, plataforma libreenen eta gutxien kontrolatutakoen kaltetan. 2013an, Elizabeth Snowdenek erakutsi zigun zergatik den garrantzitsua bestela funtzionatzea. Azken buruan, ez ziren aplikazio hain doakoak, baizik eta datuak eskala handian baliatzera bideratuak, hots, formatu digitalean adierazitako GGEEz ari gara.

Softwarea bakoitzaren askatasunetik, zaintzatik, publizitatetik eta kontsumotik aztertu beharra dago. Hor agerian dago plataforma libreen garrantzia. “Mundu anitza nahi badugu, hori ez da sortuko, software zerbitzuak publizitatearen bidez ordainduz; hau da, etxaldean dauden behiak bezalakoak gara: uste dugu askeak garela eta doan jaten dugula, baina, egia esan, jezten gaituzte, eta baserritarrak egiten du negozioa”.

Autonomia digitala teknologiaren eta gizakiaren arteko oreka da, erabateko monopolioaren aurrean: gizartea eratzen duen teknologia bat. Esparru horretan, beste aukera batzuek ez dute ia posibilitaterik. Automobilen zibilizazioan bizi bagara, oso zaila da bizikletaz mugitzea, distantziak autoarendako pentsatuak daudelako, kaleak autoarentzako eraikitzen direlako…. ahalegin guztiak bideratzen baitira erritmo horren arabera dabilen munduaren beharrak asetzera. Gauzak bestela egiteko proposamena mahai gainean jartzeak esan nahi du desabantaila eta arriskuak onartu behar ditugula”. Internet desgoogelizatzea garrantzitsua da, zeren software tresna bat diseinatzen baita helburu batzuk lortzeko eta, argi eta garbi esna behar da helburu horiek beti ez direla begi bistakoak.

Snowdenek argitaratutako ebidentzien ondoren, Framasoft 2013-14an sortu zen. Ez dago gaitasunik konpainia handiak ezabatzeko, zaila da zerbitzu berberak ematea, baina poliki-poliki eraikitzen ari dira. 2016an, Framasoft tresna gisa agertu zen, milioika erabiltzailerekin agertu ere, baina helburua ez zen haztea hazte hutsagatik, ez artisau tamaina galtzea, ez datuak erabiltzeko zentro berri bat bilakatzea; horrenbestez, software-tresna libreen artxipelago gisa funtzionatzen duten aukera berriak babestea erabaki zen. Gaur egun, badira aukera libreak ia denetarako; agian, ez doakoak, baina bai libreak. Googlek ez ditu ikustarazten kontrolatzen ez dituen tresnak. Berehalakoa da publizitatearen merkatua mugitzen duena, baina berehalakotasun hori garesti ordaintzen da.

“Pangean zerbitzari partekatu bat muntatu genuen eta, orain, 600 bazkidek software-tresnak partekatzen ditugu… Eskatzen diren zerbitzuak eskaintzen ditugu: hau da, web estatikoak ostatatzea, dinamikoak, php, wordpress, neurrira, bere posta-zerbitzua kudeatzea (DENA EZ BAITA GMAIL). Lehen, prestakuntza gehiago ematen genuen eta, orain, berriz, euskarri indibidualizatu gehiago. Kuoten bidez, egitura operatiboak ordaintzen ditugu, ahalik eta egiturarik tokikoen eta ekologikoenak. “

Garrantzitsua da administrazio publikoak kontzientziatzea beren hautu teknologikoek erabiltzaileak baldintzatzen dituztela: onartezina da, administrazioarekin harremana izateko, office izatera behartzea. Gaur egun, Lehen Hezkuntzatik hasita, Googleren tresnak sartzen dira. Katalunian, adibidez, dokumentuak sortu dira erakundeek ahalduntze digitalerako neurriak ezagut ditzaten, zenbait erabakik biztanleentzat duten garrantzian arreta jarrita.