REAS sareko Ziclo-P kooperatibako kide Leire Rodriguez Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan elkarrizketatu dute hiri garraiobide jasangarriari buruz. Bizikleta erabiltzen dute haien banaketa lana egiteko.
Ziclo-P, Iruñeko ziklo-logistikako kooperatiba txikia da. Etxez etxeko banaketa plataforma handien gertuko alternatiba etikoa da. Langileen lan-eskubideen babesa aldarrikatzeko, bizikleta hiri garraiobide jasangarri gisa sustatzeko eta eredu sozioekonomiko berri baten aldeko apustua egiteko sortu da, tokiko merkataritzan eta kontsumo arduratsuan oinarrituta.
Kooperatibaren zerbitzu nagusiak etxez etxeko janari banaketa, tokiko merkataritzaren logistika eta azken miliako banaketa dira. Eta esan bezala, beti ere txirrindularen laguntzarekin. Gaur egun Iruñeko 13 jatetxeen janaria banatzen dute. Horrez gain, 3 janari dendetako produktuak banatzen dituzte.