Hiru helburu orokor eta ezinbesteko baldintza dira garapen jasangarrirako, eta horietako bat kontsumo eta ekoizpen jarraibide jasangarriak sustatzea da. Horrela, kontsumoa eta ekoizpena jasangarriak izanen badira, baliabideen erabilera eraginkorra sustatu beharko da, eta era berean, eraginkortasun energetikoa, enplegu duina eta bizi-kalitate hobea jende guztiarendako. Garrantzitsua da natur ondasunen erabilera murriztea, haien degradazioa eta kutsadura bizi-ziklo guztian murriztuta eta, aldi berean, ingurunean bizi-kalitate hobea lortuta. Kontsumitzaileak kontsumo-aukeretan eta bizimodu jasangarrietan inplikatuta, informazio egokia emanda. Beste GJH askotan bezala, kontratazio publiko jasangarria funtsezkoa da alternatibak ezartzeko eta ekimen onuragarriei eusteko.

Bere ikuskeraren arabera, Ekonomia Solidarioak hainbat logikarekin bat dihardu, hala nola ekoizpen kooperatiboa, bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta finantza etikoak. Horrela sortu da REASen oinarrizko tresnetako bat, ESn diharduten entitateen sare baten gisara, hots, Merkatu Sozialak. Kate egonkorrak dira ekoizpen, banaketa, kontsumo eta finantzaketarako, ESren printzipioekin konprometituak dauden entitateen eta kontsumitzaileen arteko lankidetza errazten dutenak, fluxuen pixkanakako zuzenketa eraginda, kate-begi guztiek gizarte eta ingurumen arloko justizia horrekin bat jardun dezaten. Eredu horren lurralde-esparrua tokikoa da, konfiantzazko harremanetan oinarritua baitago.